Kattalin Zubelzu Ayestaran

Gaztelu (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

Jose Martin Zubelzu Etxeberria eta Maria Asunción Ayestaran Luluaga gaztelutarren alaba, Tomasenean jaio zen. Hamaika senidetan hamargarrena, txiki-txikitatik baserrian lagundu behar izan zuenez, artzain aritzen zen, etxeko lanetan laguntzen aritzearekin batera. Gurasoen baserriak taberna zuen etxe azpian, eta hango lanetan ere aritu zen sarri. 19 urterekin, neskame joan zen anaiaren etxera eta bi urte beranduago Tolosako Aparicio dendan hasi zen; bost urtez aritu zen bertan lanean. 25 urterekin, Esteban Aranzabe Etxeberriarekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten. Ibarran hartu zuten bizitokia eta bertako abesbatzan jardun izan da azken urteotan. 16 urtean aritu izan da elizako arrosarioa gidatzen, eta katekesiko irakasle ere izan da beste hainbeste urtean. 

Zintak

KodeaDataProiektua
GAZ-007 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia