Esteban Aranzabe Etxeberria
Gaztelu (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Goienetxe baserrian jaioa, belaunaldiz belaunaldi maiorazko bidez pasatzen joandako etxean; izan ere, Joxe Manuel aita zen hangoa, eta aitona, eta birraitona... Ama ere Gaztelukoa zuen, Tiburcia, Ixurrenea baserrikoa. Baserritarrak zituen gurasoak eta hala izan da bera ere, txiki-txikitatik baserrian gogor lan eginez eta kaleko lana uztartuz atera izan baitu bizimodua aurrera. 19 urterekin, igeltsero-lanetan hasi zen Antonio Amondarainekin, soldaduskara joan zen arte. Bueltan, nagusia aldatu zuen, baina lanbide berarekin jarraitu zuen. 29 urterekin, Kattalin Zubelzu Ayestaranekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten. Ezkondu zen urtean sartu zen Perot lantegian, eta erretiroa hartu arteko lanak hantxe egin zituen. Besteak beste, soldaduskako garaiaz, Gazteluko bizitzaz, eta baserriaren lehenaz nahiz orainaz hitz egin digu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAZ-006 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?