Gasteiz (Araba)

Gasteizko euskararen ezaugarriak

Gasteizko euskararen ezaugarriak Gasteizen euskalki ezberdinetako jendea elkartzen denean, badago elkar ulertzeko esfortzu bat. Debagoienako euskara entzutea adibidez ohikoa da. Nahiz eta euskalki propiorik ez eduki, gasteiztarrei inguruko euskalkiekin harremana errazagoa egiten zaiela uste du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAS-002-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gasteizen euskalki ezberdinetako jendea elkartzen denean, badago elkar ulertzeko esfortzu bat. Debagoienako euskara entzutea adibidez ohikoa da. Nahiz eta euskalki propiorik ez eduki, gasteiztarrei inguruko euskalkiekin harremana errazagoa egiten zaiela uste du.

Transkripzioa

-Gasteizko euskara: ezaugarriak…
-Ez dakit nik; ez dut uste... nik uste dut jende gaztearen artean izango da beste hiri askotan egiten den bezala, ez? "Da rollo bat" eta halako esapideak esaten dituztenak. Ez dakit... nik uste dut hemen jende asko dagoela kanpotik etorria, baina bizi dira hemen... igual daramate hemen hogei-hogeita hamar urte… Nik uste dut, klaro, Tolosako bat, Lesakako bat edo, ez dakit, Etxarriko bat eta Oñatiko bat elkartzen direnean, gogorregia da bakoitzak bere euskalkiari eustea, ez? Orduan, badago zea bat, nik uste dut, elkar ulertzeko egiten dan esfortzu bat.
-Baturako joera bat?
-Agian bai. Jende askori uste dut hori kostatzen zaiola edo harritu egiten dala, ez? Zea hoiekin. Edo... Ez dakit. Baina adibidez Debagoienako euskara hemen entzutea ez da batere arraroa; oso komuna dela. Igual hemengo jendeak ez du euskalki bat egingo, baina nik uste dut igual kapazagoa dela beste euskalkiak ulertzeko, eskandalu handirik gabe. Nik entzuten dut "gustatzen jata" hemen eta, ez dakit, ez diot garrantzirik ematen. Badakit zer den; nik ez dut horrela hitz egingo, edo ez dut horrela hitz egiten, baina badakit zer esaten ari dan. Ez da holan gauza arraro bat-edo; ez dakit nik, ez dakit jende gaztearen artean nola hartuko duten hori, edo beste batzuek nola hartuko duten hori. Ez dakit.

Egilea(k): Urtzi Arriola Fontecha

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia