Gasteiz (Araba)

Familiak euskararekin zeukan harremana

Familiak euskararekin zeukan harremana <p>Amonak ba omen zekien zerbait euskaraz baina berak ez zuen ezagutu. 60. eta 70. hamarkadetan Gipuzkoa eta Bizkaitik jende asko joaten zen Dulantzira uda pasatzera. Bere izeba-osabarentzat haiek "euskaldun-euskaldunak" omen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAS-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amonak ba omen zekien zerbait euskaraz baina berak ez zuen ezagutu. 60. eta 70. hamarkadetan Gipuzkoa eta Bizkaitik jende asko joaten zen Dulantzira uda pasatzera. Bere izeba-osabarentzat haiek "euskaldun-euskaldunak" omen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zure familian zer harreman zuten euskararekin? Zure gurasoek, aiton-amonek…?
- Amak kontatzen zidan bere amak, nere amonak, bazekiela zerbait euskaraz, baiña nik ez nuen ezagutzen amaren… Bueno, amaren ama ezagutu nuen, baiño oso zaharra zen ya eta burua galduta eta horrela. Eta gero hemen, Arabako herrietan, ba, beti izan dituzte hitz batzuk euskarazkoak, nahiz eta batzutan euskara zela, hori euskara zela, jakin ez. Eta Dulantzin eta nire… bueno, bertako izeba-osabak eta ez dakit zer bazekiten, adibidez, badago leku bat Sorgiñerreka deitzen dena Dulantzin. Bazekiten hori zer esan nahi zuen gaztelaniaz eta gauza hoiei buruz zerbait zekiten. Baiña zan gauza bat oso… Dulantzira uste dut hirurogei hamarkada, hirurogeita hamar hamarkadan, Gipuzkoako ta Bizkaiko hainbat familia zetozen, udak pasatzera, klimaren zera horrekin, ez? Ba klima lehorra eta ez dakit ze, batez ere seme-alaba txiki gaixoak zituztenak. Eta Dulantzin hoiek ziren “vascos-vascos”; gu giñen “vascos” eta hoiek “vascos-vascos”. Eta, orduan, ba, niri txikitan hori atentzioa deitzen zidan zera hori, ez? Baiña… Bai, gero nire amaren familian batzuk ziren Bizkai aldekoak eta euskaraz zekiten eta abesti batzuk zekiten euskaraz eta... Bueno, gauza hori, bai.

Egilea(k): Unai Irastorza Mira (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia