Kontxexi Pedroarena Elizagarai

Garralda (Nafarroa) (1950)

Biografia

Garraldako Apatena etxean jaio zen 1950. urtean. Garraldakoa zuen ama, Orbarako Pedroarena etxekoa berriz aita. Hiru ahizpen artean erdikoa zen bera. Ogibidez irakaslea izan da eta euskaraz eman ditu eskolak; erretiroa hartuta zegoen elkarrizketa egin zitzaion garaian. Euskara ez zuen etxean jaso (amak ulertu bakarrik egiten zuen). 11 urte zituela, Oronoz-Mugairera joan zen ikasketak egitera; han hasi zen euskararekin izan duen harremana. Irunen jarraitu zituen bere ikasketak. Euskara ikasteaz gainera, Garraldako zaharrekin komunikatzeko helburuarekin, bertako aldaera ere ikasi zuen. Herriari eta haran osoari buruzko alderdi asko ederki ezagutzen ditu eta bertan izan den euskararen galera- eta berreskurapen-prozesuaren berri ezin hobeki ematen dizkigu elkarrizketa honetan.

Zintak

KodeaDataProiektua
GRR-007 2023 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia