Gauez etxeko lanak egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAI-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutilek orduan ez zuten etxeko lanik egiten. Gauez umerik txikiena senarraren ondoan utzi eta sukaldera itzultzen zen etxeko lanak egitera: jostera, arropak garbitzera...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: GAI-002/003
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Ta danak mutilek aurretik.
- Bai.
- Orduen, bihar asko etxien nok ein eban?
- Enee! Bihar asko… Orduen mutilek ez abien etxien ezer… baiñe oin ein eitten dabie, baiñe orduen ba… Ta biherra nun ez? Biherra, dana biherra! Nik sekula biherrien, esaten naben, ni ez naz kantsetan biherrien. Osea ke ezkondu ta gero, e! Ba, ein ein biher. Ta… baiña gorputze [kantsetan jata] ta jun ein biher ohera. Gorputze kantsau ba. Baiña zenbat ba? Kanpuen [biher izeten zan] ta! Gero hainbesteko famelixe ta harek danak biherrak eitteko, ba, gabez ein biher. Ta gixonaz eruten naben txikixena, txikixe baneuken, kumatxuen ipini, […] tititxe edo emonda ipini ta gero, ba, ohien ondo, gixonaz ipintten naben ta neu atzera ezkatzera. [Ta edo] josten, edo galtzak eitten edo plantxan edo… Erropak… ure etxien egon bazan, erropak garbitzen be gabez. Baiña ez geunken etxien ta. Urrin! Zelako bidiek eta? Zelan? Ura nun? Eneee! Gure biximodue? Bueno! Kurtze santue! Baiña orduen holan eitten zan ta, ba, ez zan besteik pentsetan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!