Mari Jaka Bilbao

Garai (Bizkaia) (1921-2014)

Biografia

San Migel auzoko Garate baserrian jaio zen 1921.urtean. Aita Eubakoa zuen eta ama Garaiko Arnaie baserrikoa. Sei neba-arrebatatik laugarrena izan zen eta baserritik bizi zirenez, etxean asko laguntzen zutela aipatu zigun. Aitak zerran egiten zuen lan eta amak bitartean, behiak jagon, lurrak landu... eta etxeko guztiak zaintzen zituen. 11 urterekin Durangoko ume bat jagoten ibili zen urte osoan zehar eta 12 urtera arte joan zen Garaiko eskolara. Oso pertsona fededuna izan da betidanik eta ume-umetatik, bere ametsa misiolari izatea eta gehien behar dutenei laguntzea izan zen. Horregaitik, adinez nagusia izan zenean, misioilari izateko urtebete egon zen Zornotzako Larrea auzoko karmeldarren komentuan ikasten. Bere ametsa bertan behera utzi behar izan zuen osasun arazoak zirela medio eta orduan, Garaiko momentuko abadea zen Aita Luziok, etxea zaindu eta berari laguntzearen truk berarekin abade-etxean bizitzea eskaini zion. Hortik aurrera, betidanik bizi izan da herriko abade-etxean.

Zintak

KodeaDataProiektua
GAI-005 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia