GAM-001
- Udalerria: Gamarte (Nafarroa Beherea)
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Artzelus, Alex
- Data: 2015(e)ko Marren 30a
- Iraupena: 28 min
- Euskarria: Bideo digitala
- Kodifikatzailea: Artzelus, Alex
- Emalea: Artzelus, Alex
Hizlaria(k)
Aña Bizkaitxipi
Gamarte (Nafarroa Beherea) (1936)
Gamarten sortu zen 1936an. Ama zuen bertakoa eta aita, berriz, Donaixtikoa. 4 ahizpatan zaharrena. Ameriketan bizi izandua. Laboraria izan da beti. Ezkondu ondorenetik Ahatsan bizi da. Bost seme-alaba izan zituen.
Pasarteak
1. Gizonak eta emakumeak etxetik kanpo lanean
- Erref: GAM-001/003
- Iraupena: 0:00:21. Hasi: 00:00:39. Bukatu: 00:01:00
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020107 Etxeko zereginak
Laburpena:
Emakumeen eta gizonen lana etxetik kanpo nolakoa zen.

- Ordian oaiko mementotik arrun kanbio zen denbora hetan, eta janari presta, lehenik emaztiak kanpoan aritzen ziren lanian gizunekilan, denak, denak, gizonak bezala, dena eta eskulana zen eta taillia, ta xixpa ta arrestelia ta leatxunak eta...
2. Sukaldea nolakoa zen
- Erref: GAM-001/004
- Iraupena: 0:00:26. Hasi: 00:01:00. Bukatu: 00:01:26
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020108 Etxearen egitura
Laburpena:
Lehenagoko sukaldea nolakoa zen.

- Hola, eta gero barnian berriz eta bon, gure etxean bazen furnegua eta bakizu e egurrezko kozinan itekoa bena bestenaz eta anitz gauza negian eta supazterrian iten zen, zopa're supazterrian iten zen, eta berriz eta kozinatzia're ba.
- Dena supazterrian.
- Dena supazterraikilan.
- Eta egurraikin berotu.
- Egurraikilan.
3. Ohea berotzeko zer?
- Erref: GAM-001/006
- Iraupena: 0:00:12. Hasi: 00:01:34. Bukatu: 00:01:46
- Multimedia: bideoa
- 03 Ohiturak eta bizimodua
Laburpena:
Ohea berotzeko erabiltzen zutena.

- Gero etxen eta berotzeko, oherat joaiten ginelaik eta berotzeko, iten ginien eta brikak, brika batzu berotzen gintien supazterrian eta hek oihal baten gaiñian emaiten gintien zangoen berotzeko.
4. Sukaldeko tresneria
- Erref: GAM-001/007
- Iraupena: 0:00:56. Hasi: 00:01:46. Bukatu: 00:02:42
- Multimedia: bideoa
- Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » 020108 Etxearen egitura
Laburpena:
Sukaldeko tresnak: furnegua, neskatoa eta burdin kaxola.

- Eta bazinutena holako txapaik edo... nola erran... supazter-supazterra edo...
- Guk supazterra, supazterra gindien.
- Bazinuten halako burdiña berotzen zena egurra sartu eta, halako txapa gisako bat.
- Non, ba, hura ez, hura kozinakoa zen bakarrik.
- Hori ere bai?
- Hori kozina, konzinain egiteko e, zopa iten gindien ta labiak eta baziren han.
- Nola deitzen zinutena hori?
- Furnegua.
- A furnegua!
- Ba ba.
- Ta gero aipatu duxu hor eta neskatoa, nola...
- A neskatoa, ordian eta kozinan iteko, supazterrian iteko, bazuxun eta zer bat duxu, grilla bat bezala, largi-largia, eta gero bazixin gider bat eta hura laratzatik dilindan ezartzen zuxun.
- soixu.
- Eta gero ordian haren gaiñian zartaña finkatzen zuxun berdin, eta gero hartan kozinatzen zuxun, edo eta zera, gero bazuxun burdin kasola re ba, ezartzen ahal zuxun han.
- Burdin kaxola deitzen zinuten hori eta ezartzen zena?
- Burdin bat eta neskatoain gaiñen finkatzen zuxun burdin kasola hura.
5. Mestura nola egiten zen
- Erref: GAM-001/008
- Iraupena: 0:00:49. Hasi: 00:02:42. Bukatu: 00:03:31
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » 0303 Elikadura
Laburpena:
Arto irina ogi pixka batekin eta altxagarriarekin nahastu ostean, ontzi baten sartu, hau gaiztainondo orriz estali eta labean sartzen zen.

- Eta gero ene haurrian, ogia're iten zuxun etxean.
- Ohia?
- Ogia ba.
- A ogia, ogia ta mestura ta, taloak...
- Mestura zerri deitzen dakoxu?
- Ordian mestura eta artoaikilan egiten zuxun ogia bezala, eta zer bat, eta gero hura iten zuxun lehenik eta ogia estekatu eta pausatzera uzten zuxun eta gero taloa eta esteka [bazerrate] poxiño batekilan, altxagarri hartia puxiño batekilan iten zuxun arto irina ixtekatzen eta gero arto irina ezartzen zuxun kasola zahar batzutan. Biltzen gintxin eta lehenik oihanian gaztain hostoak eta gaztain hostoekilan eta tapizatzen gintxin untzi hek, hain barnian ezartzen mestura eta gero hek labian erratzen zitxun, ogia ta horiek.
- jaja, soizu.
6. Tomate saltsa nola egiten zen
- Erref: GAM-001/009
- Iraupena: 0:00:52. Hasi: 00:03:31. Bukatu: 00:04:23
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » 0303 Elikadura
Laburpena:
Tomate zatiak, olioa eta piperrarekin nahastuta poto batean sartu eta gero horiek gauez labean sartuta bakarrik egiten zen.

- Eta geo sasoiñian, sasoiñian eta iten ginixin tomatiak iten zirelarik berriz, tomatia frango iten baitzen etxeetan, ordian tomatia berriz iten ginixin eta bildu, xuritu, xehatu, botiletan ezarri, olio xorta bat ezarri eta, bíper puxka bat, buxuna ezarri, hura estekatu, eta gero berriz hura ere holako taula baten gaiñian ba zu... eta alde, bi aldeetarik bazitxun eta alanbre batzu eta ezarriak, ordian botilla hek alanbriaikilan eta estekatiak zitxun eta ogia goizian ina zelaik, ordian ogiak atera eta gero labiak baitzitien aho batzu airia kurritzeko, hek tapatzen zitxun eta gero ezartzen gintxin berdin hogoita hamar pinta eta tomate edo , hek labian sartzen gintxin eta hek gauaz berak [zerlitzatzen] zitxun.
- Soizu.
- Labeko bero hartan.
- To.
- Hori're iten zuxun denboran.
7. Ogia nola egiten zen
- Erref: GAM-001/010
- Iraupena: 0:01:58. Hasi: 00:04:23. Bukatu: 00:06:21
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » 0303 Elikadura
Laburpena:
Ogi aska erabiltzen zuten. Ogiak ohean sartzen ziren altxa zitezen. Ogia egiterakoan, puska bat aparte zuten zen, eta hura erabiltzen zen hurrengo ogia egiterakoan altxagarritzat. 13-14 urte zituenera arte egin dute ogia etxean, handik aurrera okinak garia erosten hasi zitzaizkien.

- Eta zer gehio bazuxun?
- Eta gero...
- Oraska sukaldian bazinutena ziek ?
- Zer nahi duxu?
- Ogiaren iteko halako aska bat...
- Ba!
- Ogiaren iteko, hori nola deitzen duxu?
- Ogi aska, ba, hartan estekatzen zuxun. Ta gero eta ogiak estekatu, ezartzen zuxun, eta haiendako bazuxun oihal espresa, haien barnian ezartzen zitxun eta gero denboran oha... ohe... ohi... ohiain barneat emaiten zuxun. Ohian bakixu? jendiak...
- Ba
- Ohia berotia baitzuten.
- Ah!
- Eta gero ogiak altxatzeko behar baitzien berotasuna, negian eta ohian ezartzen zitxun estalgiekilaneta berotasun hartan hant zadin.
- A bai eh? Eta ogiain iteko...
- Eta gero,
- Iziaten zen legamia edo nola deitzen zinutena? Altxagarria?
- Altxaarria ba, ordian altxarria, altxaarri hua re oai [...] ibiltzen duxu, denborian ez zuxun [...] ibiltzen, denboran, egun konpazione ogia iten bazen, hartarik, ogi eta pasta puxka bat begiratzen zuxun bola batian, eta hura ondoko zortzian, ondoko zortzian, hari axala ken ta han zen eta matoñua iten zuxun ogi eta irinaikilan ta huraikilan ixtekatzen, ta hura, konpazione eta ibiakoitzaikin ogia iten bazen, ostiralaikilan eta hura ezartzen zuxun untzi batetan eta hura bihamuneko harrotuik jartzen zuxun, eta bihamunian ogia iten zelarik, ogiain pasta hari hura ezartzen zuxun, altxaarria.
- Aha, ados!
- Ordian denak eta etxeko gauzekilan iten zuxun, ez xinen eta ez xinen kanporat joaiten gauzen txeka, non.
- Untsa orroitzen xira hortaz ere!
- A ba ba ba!
- Eta ainitz inikoa zira?
- Eta ni ogia, hartako doia bon eta hamahiru hamalau urte nintielarik ere ogia inik izan da gure etxean.
- Bai e?
- Ba ba ba ba!
- Eta noiz utzi zuxun hori?
- Gero hasi zuxun eta bullanderak hasi zitxun eta ogi bihia etxetik hartu ta zaku bat ogiaindako hunenbeste ogi ekartzen zixin etxeat, tokada hortan. Ba!
8. Eremu librearen eta okupatuaren arteko irin kontrabandoa
- Erref: GAM-001/011
- Iraupena: 0:00:49. Hasi: 00:06:21. Bukatu: 00:07:10
- Multimedia: bideoa
- Ekonomia eta industria » 0612 Kontrabandoa
Laburpena:
Alemanek okupatutako eremuaren eta eremu librearen artean tranpak egiten zituzten garia ehotzerako orduan.

- Gero xuriketa ere aipatu duxu.
- Ah, ta ba, ta gero ordian irina're, gerla denboran eta, ordian kontrabandak zitxun.
- Ah, hemen ere bai, eh?
- Ba, gu, ordian gu "zone libre"-tan zuxun Gamarte ta Monjolose "zone occupée"
- Monjolose deja "zone occupée" eh?
- Ba, ba, ordian ere hortan bazuxun xikana, badakixu eiharekilan ta're ta ogia egiteko, irinain egiteko ta.
- Eta eiherekilan ez zuxun problemarik ukan "zone occupée"-n?
- Ba, nik ez nuxu ohit nola egiten zuten, gure etxerat jiten zuxun eta Madalenatik eta zerak eh ba Puxulu jiten zuxun, ordian hura izigarri maite ginixin eta karrosa biz... bi edo lau erroteko karrosa batian ta bi zaldi kuxkulekilan ta badakixu animaleko xintxilekilan ta hak ekartzen zixin balirinak, zaku irinak.
- Ah, soixu
- Ba.
- Ah to!
- Ze pollita, eh?
- Ba!
- Ta ordian hola egiten gintxin, ogiak etxen egiten.
9. Xuriketa
- Erref: GAM-001/012
- Iraupena: 0:01:39. Hasi: 00:07:10. Bukatu: 00:08:49
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030704 Arropa garbitzea
Laburpena:
Arropak ontzi baten barnean sartzen ziren, gainetik errautsa botatzen zen eta ur egosia ere bai, jantziok zuritu ahal izateko.

- Soixu, eta xuriketa aipatu duxu.
- Eta xuriketak ere, bo lehenago ez zuxun eta orai bezala xuritzeko mekanikarik. Ordian nik ikusi dixit auzoan, gure etxen ez, gure etxen "lessiveuse"-aikilan. Auzoan ikusi dixit kuela, zurezko eta untzi bat, orai barrika, barrika bezala, orai ba mahatsain...
- Luzia.
- Luze bat, sobera gora gabe metra gorako bat bezala eta hartan ezartzen zixien xuriketak, eta gero hautsa, eta zakutan hautsa, eta gero hura, eta emeki-emeki puxka bat epela ezarri, gero beruago, beruago, beruago, hura erakin artio.
- Barnian.
- Barnian eta hura haikilan eta zera eta arrozatzen zuxun eta xuriketak, ta gero hak emeki-emeki ta berotziaikilan eta zikina jauzten zuxun eta gero joaiten zitxun erreka bazterrerat eta bokata latsatzera.
- Eta hautsa edo ezartzen zakoxun?
- Hautsa ba, hautsa, hautsa ezartzen zuxun eta hur berua ezarri aitzin eh!
- Ados.
- Ta hur, ta hautsak baitu potazak eta.
- Ba.
- Eta ez dakixut ikusi edo entsatu duxunez eta hautsa hurian trenpan ezarri eta eskiak eta diximeldurik eta ezartzen txi, horrek badixi eta zera, indarra.
- Ez nuxu entseatu ez.
- Ah, ez duxu entseatu? Ah bena harek eta harroarazten zitxin zikinak.
- Hori supazterreko hautsa.
- Supazterreko hautsa ba, supazterreko hautsak begiratzen zitxun hola.
- Ez zuxun deus ere sobratzen, eh?
- non, non, ez zuxun deus ere galtzen, eh!
- Ez, ez, hori batere, eh!
- Ez, ez, batere, batere, batere!
10. "Lessiveuse"-a-ren erabilerak
- Erref: GAM-001/013
- Iraupena: 0:01:48. Hasi: 00:08:49. Bukatu: 00:10:37
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030704 Arropa garbitzea
Laburpena:
"Lessiveuse"-a erabiltzen zuten, arropak garbitokian garbitu aurretik zikinik handienak kentzeko.

- Eta gero berriz, gure etxen aldiz, baginixin aska bat, gu xantza bagintxun gure etxen, askak bazitxun bestenaz beste batzu errekarat joaiten zitxun, aska hartan eta mihiseak eta trenpatzen gintxin, gero xabonatzen eta "lessiveuse"-ian ezartzen, ta "lessiveuse"-a hek oraiko [...] bezala zitxu, larguago ta goruago, eta gero hek bazixien erdian "arrosoir" bat, lehen zola eta zola batian bazuxun, bospasei zentimetra goroxagot [...] bat bezala, baizxin zola eta "lessiveuse"-ain zer bat artian, ta gero hak bazixin tuiu bat petik goiti, ta "arrosoir"-a kaskoan. Ta ordian han ezartzen xindien eta xuriketak xabonatuik, eta gero ezartzen xindien eta "lessive"-a, "la lessive de Saint Marc" edo gintxin usaia, haikilan ezarri.
- Ah, marka ona bada.
- Ta gero pian suia egiten, eta gero suia berotziaikilan hur hura, eta orai hurez betetzen gintxin eta gero eta xuriketa hek, bestenez eta erreko zitxun, hurez bethatzen eta gero hur hura berotziaikilan, burrustan eta gañeko "arrosoir"-etik hur berua jiten zuxun, hur erakina, hak arrozatzen zitxin xuriketak eta hura ararazten ginixin oren bat bezala egosten...
- Ba.
- Ta hori bezperan egosaraziko gintxin eta gero biharamun artio pausatzera utziko, ta biharamunian latsatuko.
- Ah, soizu, ta gero latsatzen... errekan, ez?
- Ba eta batzuk errekan, nik gure etxen bagintxin aska, han egiten ginxin eta harrien gañian zafla ta brozatu ta badakixu ta gero hur hura bera ez galtzeko hartan eta zera trenpatzen zitxun gizonen pantalon eta ator eta...
- Trenpatu deitzen duzu...
- Hurian ezarri.
- Ah, ados.
- Hurian trenpatu han zikinak eta hant zizten ta gero hek ere broza ta xuritu ta kanpoan hedatu.
11. Garbitokiak
- Erref: GAM-001/014
- Iraupena: 0:00:34. Hasi: 00:10:37. Bukatu: 00:11:11
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » 030704 Arropa garbitzea
Laburpena:
Auzo bakoitzean bazen bat, baina jendeak banaka joaten ziren garbiketa lanetara.

- Gero bazena hemen herrietan hola latsarririk denendako, edo bakotxak bazixin bere etxean?
- Ba hemen gure kartierrian bakotxak guhaurena baginixin, bena Gamarten eta elizatian bazuxun gune bat hur bazterrian ere jiten zuxun eta familia bat beno gehiago jiten zitxun harat eta boketen laxatzera, ba.
- Eta zonbat kontu eta zonbat eh...
- Ah non, jendiak bederazka joaiten zitxun, ez baitzen gisa hartako eta zerarik.
- Bederazka.
- Bederazka joaiten zitxun egiten ba.
- Untsa duxu.
12. Zerriaren aprobetxamendua
- Erref: GAM-001/015
- Iraupena: 0:00:45. Hasi: 00:11:11. Bukatu: 00:11:56
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko lanak » 090110 Abere-hiltzea
Laburpena:
Noiz hiltzen zen, tripakiak errekan garbitzen ziren, dena aprobetxatzen zen.

- Gero haragia ta altxatzeko, eh kontserbatzeko?
- Haragiain kontserbatzeko, ordian eta zera, xerriak hiltzen gintxin, xerria, gure etxen egoiten zuxun xerri andana bat ere hiltzen zuxun.
- Eta noiz?
- Ta hori abenduan, abendua. Abenduan hiltzen zitxun eta ordian xerriak hil eta tripakia errekan ikuzten zuxun, zeren eta ez zuxun yeus ere galtzen ordian, herziak eta denak biltzen zitxun odolaik tripotain eta egiteko, ta gero lukainkak eta denak. Ez zuxun eta xerriain pitsik-pitsik galtzen.
- Deus ere.
- Begiratzen zuxun eta pixa estria bera ere.
- Hori ere bai.
- Hori ere begiratzen zuxun, eta hartan... xaude, ze ezartzen zuten? zer egiten gindien hartan ere.
13. Xerri-gurina sendagaitarako
- Erref: GAM-001/016
- Iraupena: 0:00:30. Hasi: 00:11:56. Bukatu: 00:12:26
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
Kolpeak sendatzeko balio zuen.

- Eta gero begiratzen ginixin eta urin gazgabia ere, orai herziak eta badakixu berextian baduxu gantza, eta ordian gantza hartarik zuri puska begiratzen zuxun, eta gero ordian, eta noizbait kolpatze edo, edo bestenaz badakixu iratze kozkorra sartze edo, zuri hartarik gañen ezarri eta hak emeki-emeki hant eta huriatzen zixin eta aterarazten eta zera.
- Ah bai, eh? Soizu eta ze gauza kuriosa hori.
14. "Furoncle" delako sendatzeko
- Erref: GAM-001/018
- Iraupena: 0:00:30. Hasi: 00:12:52. Bukatu: 00:13:22
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
Ogia esnetan busti eta konpresa bezalakoak eginik, "furoncle"-aren gainean hauek jarri eta mina sendatzen zuten.

- Baduxu izen bat, "les furoncles", frantsesez "furoncles" tuxu, eskuaraz jinen ziadaxu ba gogorat. Ta hain, haindako berriz, eta egiten zuxun eta ogia esnian trenpatu eta zera kon.. zer bat bezala, konpreza bezala, eta hura han barnian, gañean ezartzen eta hak huntarazten zauxun eta xure eta minak.
- To, hori zera egiteko.
15. Sendabelarrak
- Erref: GAM-001/019
- Iraupena: 0:00:44. Hasi: 00:13:22. Bukatu: 00:14:06
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
Berak ez ditu erabili izan baina bazen auzoan emakume bat ondo ezagutzen zituena. Erabilera ugari zituzten.

- Eta gero hola minen soñatzeko edo eritasunen bat baldin bazen edo, eta bazinutena ziek usaiarik ziek belarren eta biltzeko.
- Ba, belarren, tisanegiliak eta ere egiten zitxun, bazuxun usu eta belarrak. Tilura're iten zuxun. Ta gero beste, beste gauza franko're.
- Eta beste belarrik ezagutzen duzia?
- Bon, non, nik eta hemen auzo bat ukan dixit eta ikeragarriko èna dixit.
- Ba.
- Eta hemen Ahatsan eh, auzoa eta hak belarrak ezagutzen zitxin eta biltzen zitxin.
- Xahar hori...
- Ba, adina ziina.
- Ah bai eh?
- Ba, ordian, usu-belarra, hura, tillura, eta gero bon, eta xarpota're marranta delarik, eztula delarik, inalazioniak egin edo bestenez haikilan eta zera, tisanak egin.
- Eta harek bazakixin ordian, eh?
16. "Ventouse"-ak sendagaitzat
- Erref: GAM-001/020
- Iraupena: 0:00:58. Hasi: 00:14:06. Bukatu: 00:15:04
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
Ziri baten muturrean kotoia ezarri, alkolez busti, su eman eta baso batean sartzen zen. basoa bizkarrean behin eta berriz pausatuz bronkitisak sendatzen ziren.

- Eta gero gu haurrak ginelarik, eritzen ginelarik ez zuxun orai bezala medikurat joaiten. Ordian ezartzen zitxun "ventouse"-ak.
- Zer zen?
- "Ventouse"-a zuxun baso batzu, ordian jendia eta hauspez ezartzen zuxun eta berriz eta holako xiri baten muturrian kotoiña estekatia zuxun, hura alkoholan bustia eta gero hari suia ezartzen zintxien eta basoak, basoain barnia haikilan berotzen eta jendeen bizkarrain gaiñian finkatzen zintxien horiek.
- A bai?
- Ta hura lotzen zuxun ta xure eta larria goiti ateratzen zuxun. Ta badakixu eta ordian eta azkar eta hartia xinelarik eta gorri franko eta viola aire eta hola, ta ba ta gero hura atxikitzen xindien eta ez baitakit zonbat denbora, orai ahatzea dixit eta gero hu... gero hura kentzen xindin pollikiño airea sarraraziz kentzen xintien ta xure brontxitak eta hola pasatzen zitxun.
- Bai eh?
- Ba. Hori eta...
- Holako gauza kuriosa etxin nihoiz ere...
- Ah ez duxu behin ere intzun?
17. Kataplasmak
- Erref: GAM-001/021
- Iraupena: 0:00:43. Hasi: 00:15:04. Bukatu: 00:15:47
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
"Farine de laing" delakoa uretan hanpatu eta oihal batean hedatu ondoan lepoan ezarrita, bularreko gaitzentzat ona zen.

- Eta kataplasmak ere ba. Hura berriz eta "la farine de laing", eta ez baitakit eskuaraz "le laing"-endako zer erraiten ahal den. Haria, haria...
- Ilea edo?
- Ba eta "le laing" baduxu pudra bat baduxu orai eta ogian ta're ezar... ogia're egiten duxu "à la farine de laing", kabaleer ere emaiten duxu jatera hartarik.
- Ados.
- Ordian, hura're hurian egiten xindien eta lodiarazten eta gero oihal baten gañian eta hedatzen xindien eta gero batzutan eta oraino eta azkarrago izaiteko [bustarda] pudra puxka bat farmazian harrapatzen xindien eta hura ezartzen xindien papoan, ta haikilan, haikilan xure bularrak laxarazten xintien.
- Soixu.
- Ba.
- Hori ere ba.
- Eta gero ezartzen...
- Zintzurraindako, ba!
- Ba, holako gatz berorik eta baliatzen zinuten?
- Lepoan, lepoan zera eta ze egiten gindien... ordian jan... edaten ginxin franko esnia eztiaikilan.
- Ah!
18. Ron-aren erabilerak sendagai bezala
- Erref: GAM-001/022
- Iraupena: 0:00:52. Hasi: 00:15:47. Bukatu: 00:16:39
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
Eztarriko gaitzen kontrakoa zen, eta ura, olia eta azukreaz nahasturik gorputzeko zizareentzat ere bai.

- Ba eta esnia eztiaikilan, gero eta roma xortaño bat ere. Gero haurrak ginelarik zizariendako're. Zizarientzako berriz, ezartzen hura zukraturik, olio puxka bat eta roma.
- Roma?
- Roma ba.
- Zer da hori?
- Alkohola. "le rom".
- Ah, roma ba bistan dena ba.
- Ba eta hartarik edan eta gero hura edaten xixariendako.
- Ba, hori entzuna badixit ba, alkohola edaten zela...
- Ba, ba ta hura, zukria eta olioa eta romaikilan egina.
- Hori sendatzeko.
19. Gaixorik egon ondoren indartzeko sendagaiak
- Erref: GAM-001/023
- Iraupena: 0:00:21. Hasi: 00:16:39. Bukatu: 00:17:00
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
Arrautza gorringoa azukrea eta esnearekin jaten zen.

- Eta gero azkartzeko aldiz, jendia flako, badakixu eta eri egon eta hola azkartzeko, ordian berriz egiten zuxun arroltze gorringoa zukriaikilan eta esniaikilan.
- Soixu.
- Ta hura zera ta hararik edaten.
- Ta hola azkartzeko.
- Azkartzeko hori ibiltzen zuxun.
- Hori interesgarri duxu, eh?
- Ba.
- Pollita hori ere.
20. Ukenduak
- Erref: GAM-001/024
- Iraupena: 0:00:50. Hasi: 00:17:00. Bukatu: 00:17:50
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » 030202 Erremedioak
Laburpena:
Lakarrako seroren (mojek) egiten zuten bat erredurak sendatzeko balio zuena

- Ta gero ukendiak eta pomadak eta hola egiten zintien etxen edo.
- Pomadak, e be, nik ikusi dixit ene ahizpa etxen, orai etxen den hori, haurra zelarik [potregabeki] erori zuxun gasna egin eta, zenbera egiten baitzen, eta bertza hantik atera eta gero haurra ez dakixut batere nola gibelkatu zuxun eta haren barnerat erori eta gibel guzia egosi zixin. Eta ordian, Lakarran baitziren serorak, hak egin zixin eta lehenik gisia pausa... eta hurian trenpan ezarri pausatzera utzi eta hain gaiñera... gaiñ-gaiñean zen hur hura eta olioaikilan pomada bat bezala. Ta haikilan zauriak eta pasa... sendatu zitxin.
- Hori ere ba.
- Ba.
- Ah to!
21. Karearen erabilerak
- Erref: GAM-001/025
- Iraupena: 0:02:00. Hasi: 00:17:50. Bukatu: 00:19:50
- Multimedia: bideoa
- Lanbideak » Antzinako lanbideak » 070702 Karobiak eta elurzuloak
Laburpena:
Berak ez du kare laberik ezagutu baina auzoan baziren. Alorrarentzat edota etxeak zuritzeko erabiltzen zen karea. Azken langintza honetarako, ihi landarez egindako sorta bat erabiltzen zen karea egiteko.

- Eta gisia etxen egiten ezagutu duzu zuk?
- Etxen egiten etxit ikusi.
- Hori ere...
- Ba bena hemen, hemen eta, hemen ene ustez, azkenik, ni Gamarten nintzlarik, azkenik, eta Erramun eta Negeluain etxen eginik izana den gisia.
- Ah bai, eh?
- Ba.
- Labia...
- Gisu labi bazixien.Bestez, bazitxun etxe guzietan gisu labiak, eh? Orai horko harri horiek denak, gisu egiteko, mendi hortako harri horiek, denak gisu egiteko harriak txu.
- Eta gero hasi zinten eta erosten.
- Gero hasi erosten.
- Eta zendako erabiltzen zuxun gisia?
- Alorrendako. Hartako, orai, orai ez duxu gehiago ogia egiten bena ogiaindako eta gisuari eta lurra hura huna duxu.
- Ah bai eh?
- eta lurrain, alorrain harrotzeko gisia huna duxu.
- Eta hormen eta xuritzeko, hortako ere bai?
- Etxea, etxeak eta gisiaikin xuritzen zitxun.
- Eta etxe eta ordian errain dauxut ba! Gure aitatxik eta ez zixin eta gisokoa, gisopa, badakixu? Gisopa erraiten zixin, gero ez dakixut nola den hala den izena, eta etxen xuritzeko egiten zixin eta zera, ihia, ihia badakixu zer den?
- Ia errazu!
- Ihia eta halako belar bat bezala da, hur eta bazterretan jagiten dena, logitu aire duxu, eta ba, eta ordian aitatxik egiten zixin eta [...] zixin lehenik eta su batetan itziak xehe-xehia landatiak, eta haikilan eta trat ttarra-ttarra-ttarra ihi mutur guziak eta egiten zitxin ta harroturik ezartzen. Eta gero hek estekatzen zitxin.
-Ba.
- Eta ingurian plantan pikatzen, dena plantan pika eta hura gisüa, gisu hurian egin eta murru-paretak eta harekilan xuritzen zitxun.
- Orduan margo edo pintzel horiekin bena naturala.
- Ah, naturala.
- Ordian ihia horretarako ere...
- Ba ihia ere hartan paldiatzen gintxin.
22. Erratzak egiteko erabiltzen zirenak
- Erref: GAM-001/026
- Iraupena: 0:01:00. Hasi: 00:19:50. Bukatu: 00:20:50
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko lanak » 090106 Baserriko tresnak
Laburpena: Ilarra eta marmaroa erabiltzen zituzten.
- Eta gero, eta zera, eta ilaarria aldiz, eta "la brouillère", ilaarria hori berriz biltzen zuxun, haikilan eta egiten zitxun izuzkiak, izuzkia edo erratza edo...
- izuzkia?
- "oui".
- Ah, ez nixin nihoiz entzun hori.
- Ez duxu behin ere intzun?
-Ze pollita izuzkia. Hori ilaar, ilaar...
- Ila... ilaarriaikilan, hura mendian... hura mendian biltzen zuxun.
- Ba.
- Eta gero berriz, sukaldeko ta hor finago izaiteko, etxean egiten zuxun, ereiten marmaroa.
- Ah, hori zer da?
- Marmaroa, hura eta artoa bezala, hostoa... artoa beno hosto finagoa, hak ekartzen zixin zer... adar luze batzu, gero hek ere, hura ere izuzki egiteko. Hura're etxen eta ereiten zuxun eta etxen egiten zitxun denak, ez zuxun yeus ere erosten.
- Bazuxun aski lan lehenago, ez zuxun lan presatia.
- "non" eta nasai, denak... denak etxeko gauzekilan egiten zitxun.
23. Argizaria egurra argitzeko
- Erref: GAM-001/027
- Iraupena: 0:01:46. Hasi: 00:20:50. Bukatu: 00:22:36
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak
Laburpena: Egosi egiten zen, zintzilik ezarri eta lehortu, ondoren gelak argitzeko erabiltzen zen. Erratzaren antzeko tresna bat herabiltzen zen argizaria hedatzeko.
- Eta errain dauxut zera're, etxen egiten zuxun lehengo, eztia biltzen zuxun etxean, eztia.
- Ba.
- Erlik ibiltzen zitxun, eztia egiten zuxun, eta eztia tinkatu ta ezko hura're egosarazten zuxun hurian, egosaraz eta, zaku batzutan eta dilindan ezar ta hura pasatzen zuxun, bi hariekilan untsa tinkatuz, ta gero ezko hura hurain gaiñian ezarri, txabal-txabala txukatzen zuxun, eta gero hura biltzen gintxin, eta hurtarazten eta gero bola batzutan hur txorta bat ezar ta hartan korda ttipiño batzuekilan ezartzen ta gero han eta gogortarazten. Eta gero ezko hura baliatzen ginixin ganbarak eta zolak eta denak zilatzen zitxun eta ezkoaekilan.
- Ezkoaekilan.
- Ba, eta ezkoain hedatzeko ere bazuxun makil espresa bat eta beherian eta eh badakixu izuzki giderra bezala, eta gero beherian bazuxun bi plaketa hola, eta gero plaketa baño hola zabaltzen zuxun, ezkoa hain artian sartzen, eta gero hura hola mar... hala ibiliz eta haikilan eta egiten xindien eta ezkoa hedatzen eta barnetan.
- Eta horrek baliatzen...
- Hori argitzeko bazt.... barnia garbitzeko, argitzeko.
- Ah, ados. Eta argitzeko erabitzen zinutena lino, liñu...
- Ba gero broza, gero brozaikilan egiten gintxin. Gero ankoztika're etxen egiten ginxin. "essence de térébenthine" puxiño bat eta "essence de térébenthine" erosten zuxun, eta gero etxean ezkoa hurtarazten, "essence de térébenthine"-aikilan nahasten ta haikilan ankoztikatzen. Ba!
- Hori hola argitzeko eta...
- Ba eta
24. Xaboia ere etxean egiten zen
- Erref: GAM-001/028
- Iraupena: 0:00:34. Hasi: 00:22:36. Bukatu: 00:23:10
- Multimedia: bideoa
- Baserria » Baserriko lanak » 090113 Baserriari lotutako lanbideak
Laburpena: Etxean egiten zen. Gurina eta errautsa nahasi, lehortu eta gero pusketan banatzen zen.
- Eta xabuna're ikusi dixit etxen egiten.
- Ah bai eh?
- Ba, xabunaindako aldiz, urin eta urinak eta baduxu gaua gizenak eta gero etxeetan, eta gero ez dixit erraiten ahal errautza ze potaza edo ze ezartzen zuten, eta hura horiek elgarrekilan, erakinarazten edo ze egiten zuten, eta aska batzutan eta ezartzen zutela, ta gero xukatu zelarik eta pikatzen eta mokor batzu egiten.
- Hori hola...
- gerla denboran ere ikusi dixit xabuna etxen egiten.
25. Etxea argitzeko baliabideak
- Erref: GAM-001/030
- Iraupena: 0:01:35. Hasi: 00:23:35. Bukatu: 00:25:10
- Multimedia: bideoa
- Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » 010301 Argindarra eta ura
Laburpena: Lakarrako serorek egiten zituzten zirioak erabiltzen zituzten, petroleoa ere bai eta baita "carbure" deitu aparailu batzuekin ere.
- eta berriz Lakarran bazuxun eta emazte bat, andere bat, biga're ari izan dira, eta hek egiten zuten eta ezkoa xirioa eta elizarako ezko za... ezkoain egiten eta.
- Bai.
- Hek egiten zuten Lakarran berian eta egiten zuten.
- Hori bazuxun usaia hori elizarat joaiteko ezkoaikilan eta...
- Ba ta gero nik eta haurra nintzalarik eta ez zuxun elektrikarik gure etxean. Ordian gure etxen eta, argia xirioaikilan eta egiten zuxun, petrolaikilan egiten zuxun eta karburaikilan.
- Zer duxu hori?
- Ta karbura hori zuxun, eta ez baitakit eta nik orai eta aipatzen baitute eta "schiste" edo...
- Ba
- Ari nuxu holako zerbait zitakeen zeren eta holako eta lur mokor bat bezala zuxun, ordian eta untzi batetn zuxun argiain eigteko apareilla bi partetan zuxun, ordian pian ezartzen zuxun eta pudra hartarik, eta gero gaiñeko partian ezartzen zuxun hura.
- Ba!
- Eta gero errobinet batetarik koteraka hura partiarazten zuxun eta hurra harri hari kuntra egiten zelarik, gaza jauzten zuxun. Eta gero bazuxun eta beka zer bat, beka ttipi bat, eta hartarik orai eta gaza zera duten bezala ttipi bat, gero hartarik eta argia ateratzen zuxun eta gero hari suia emaiten gintxin eta harek suia egiten zixin.
- Soizu, hori ere ba. Eta elektrikarik batere gabe.
- "Non, non", guk Gamarten eta berrogoita zortzian ukana dugu elektrika, "en quarante-huit".
26. Aitona istorio kontalari
- Erref: GAM-001/031
- Iraupena: 0:01:25. Hasi: 00:25:10. Bukatu: 00:26:35
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak
Laburpena:
Iluntzetan supazterrean aritzen ziren istorio kontatzen. Aitatxi zen horretan gogotik aritzen zena eta lamien edota sorginen istorioak ziren horietako batzuk.

- Eta doaikai goiz joanen zinten oha... ohera.
- Oherat ere ba eta supazterrian egoiten gintxun han eta badakixu, ordian eta denbora hetan be denak supazterrian berotzen eta ixtorio kundan eta ordian hemengo berriak frango ginazkitxun, aitatxi ezterenzubiarra gintxin, ixtorioa frango kundatzen ziena.
- Aitatxi nondarra?
- Ezterentzubiko.
- Ah, Ezterenzubiko, ta biziki ixtorio kundazalia ta.
- Orroitzen xira?
- Ah ba, ta nola, ba, ba, ba!
- Ia konda zaxu bakarren bat.
- Ba, ze nahi duxu konda dezadan.
- Ixtorioren bat orroitzen xira? Ixtorio polliten bat
- Ez baitakit ze kundatzen ahal nukeen pollitik hola.
- Ainitz ixtorio...
- Ba, hak ainitz baziakixun, anitz kundatzen zitxin ta haurrian hari beha egoiten gintxun.
- Ta zerren gaiñeko ixtorioak ziren?
- Ba lekuko ixtorio ta lehengo eta zeren, sorgin ixtorio ta lamin ixtorio ta...
- Hoitarik ba, eh?
- Ba, ba, ba.
- Laminik bazen?
- Basanderia ta, ba ta sinisten zixin, eta badakixu? Basandere horien eta ixtorioak eta're ta.
- Eta sorgin kondu eta biltzen zirela eta hola?
- Ba, ba, ba, ba, ba.
- Biltzen zirela eta dantz... dantza egiten eta hola.
- Ta zera're, andere batzu're ta zera ta hortza, zeraikilan eta, orraze eta urrezkoekilan eta zera egiten eta.
27. Salbatoreko ganderailuaren istorioa
- Erref: GAM-001/032
- Iraupena: 0:00:46. Hasi: 00:26:35. Bukatu: 00:27:21
- Multimedia: bideoa
- Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » 030604 Ipuinak, mitoak eta istorioak
Laburpena:
Salbatoreko ganderailua Mendibeko herrira jaitsi nahi zuten baina puntu batetik behera idiek ezin zuten gehiago tiratu ganderailuak Salbatoren egon behar zuelako.

- Gero beste gauza bat ere baduxu, ixtorioa're, gero ez dixit nik biziki sinesten hori eh! eta orai orai joan eta Salbatoreko eta ganderailua so... airatuko duxu. Salbatoren baduxu ganderailu bat.
- Errazu, errazu ba.
- Eta ordian ganderailu hura nahi zixien Mendibeko elizarat beheiti jautsi,
-Ba.
- Eta hura beheiti jaustera etseatzen zitxun bena gero gune batetarik beheiti ez zixin... ez duxu arribatu, eta idi pareak ez zixin tiratzen ahal.
- Ez eh?
- Ez.
- Eta ez zixien beraz ukan batere.
- Ez, Salbatoren behar zixin egon. Eta gero baduxu... Salbatore baita kapera bat; ez dakixut izana xiren.
- Ba.
- Ordian hain gaiñekalde hartan baduxu kapera ttipiño bat.
- Ba.
- Ta han baduxu eta zer bat, saindu baten ba zer ttipi bat, portreta bat.