Musulmanak ala kristauak?
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Algerian erlijio musulmana ezagutu zuelarik, bere buruari zein ote zen egiazko erlijioa galdetu zion. Asko jaitsi da fedea.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:01:02
- Erref: GAM-003/007
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Beste erlijio eta sinesmen batzuk
Transkripzioa
- Ba, aise, sobera, sobera, ta orai batere, orai batere ez da...
- Hori da gertatzen.
- Ez dakit zoin den xuxena. Ni ibili niz eta... kurritu niz anitz eta Algerian ikusi nielarik eta araben eta erlijionia, harritu nintzan eta zoin den, nihauren burian ari izan nintzan zoin da xuxena, heena ala guria.
- Ba.
- Hek otoizten zuten ikusten zutena, iduzkia.
- Ba.
- Eta guk otoitzen dugu bestek erranik, intzuten duguna, Jesus hau, Jesus huna, ordian nihauren burian niz artzen zoin da xuxena.
- Ba.
- Hala, horiek, ene buriari hori, eta kestione hori finkatzen nien, ordian, beti, beti hola pasatu da, eta orai ikusten dut halere, Eskual Herri huntan, gure denbora, gazte denboratik azkar gibelerat joan dela istorio hori.
- Ba.
- Hala.
- Beharbada sobera bortxatu delakotz.
- Ez dakit, ez dakit.
- Ba.
- Ez dakit, hola.
- Eta hola.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!