Gamarte (Nafarroa Beherea)

Apezak gelariari kantatutako bertsoak

Apezak gelariari kantatutako bertsoak <p>apezak gelariari kantatutako bertsoak latinez eta euskaraz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

apezak gelariari kantatutako bertsoak latinez eta euskaraz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Meza latinez edo eskuaraz ere bai.
- Denetan, latina ta eskuara.
- Hatsarrian latina beharbada ta gero...
- Bai, hatsarrian latina, bai.
-Eta gero eskuararat noiz igan zen apepres?
- Banuke segur baño ixtorio pollita kun...
- Ba errazu.
- Egiteko, bena kantuz da hura.
- Ah, errazu kantuz.
- Nahuzu egitia?
- Ba, ba, ba, errazu.
- Eh be, hau da eta apeza hamarrak eta erditan, igande goiza, hamarrak eta erditan, behar zien meza eman.
- Bai.
- Eta ihizlaria zen izigarri.
- Ba.
- Eta ihizirat partitu zen igande goizaikilan, eta hamarrak eta erditarako jin zen halere bi eper hilik.
- Ba.
- Eta hek nahi zitien gelariari prestarazi, ta gelaria mezan zen, ta prefazioan igan zien bere burian konpreniaraziko zakola eta behar zitiela prestatu eperrak eguerdiko. Hala nola hasten den.
- Ba.
- Latinez eta eskuaraz da, eh?
- Ba, ba, ba, errazu ba!
- "Dominus vobiscum, et con spiritu tuo,
per omnia secula seculorum, amen.
habemus a dominu,
dignu me iustu me,
pere dignu me iustu me sicume salutari"
haurra Maria kokoratxeko,
ahantzi zautan oixtian hiri erraiteko,
eper kapoil pare bat badu borta gibeleko musetain barnian erratzeko,
emak otoi behar den oligoa lerdentzeko,
ermeherian nun sosa erosteko
biperum, perexilum, per Cristum dominum nostrum.
Santus, santus, santus, apeza kantuz,
betterra xixtuz,
andere serora zeiñu korda ezin harrapatuz, amen.
- Biziki ona! Holako gauzak behar tziu bildu ba!
- Latina eta...
- Eskuara.
- Eskuara.
- To! Biak! Bazitzun holako apezak, ihizlariak eta ez?
- Araiz, ba! eta nola! egunaz eta gauaz ere bai ordian hemen, guria segurik. Gauaz, egunaz, eperka ibiltzen zen, ta gauaz pulinaka.
- Bai, hori bai e, segur! Guzietarik harrapatzen e? Gauza ainitz ihiztatzen ahal baitira, eh?

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia