Elizako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goizean mezara, bazkaldu eta ondoren bezperetara joaten ziren. Bitartean pilotan aritzen ziren gazteak. Oroitzen du bere lehen konfesioa zein izan zen. Penitentziak gogorrak ziren.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko maiatzaren 06a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: GAM-003/004
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Ziek nora zinuten... halako usaia gehiago joaiteko, Gamarterat edo...
- E... Ibarlarat, Ibarlarat.
- Ibarlarat.
- Ba, bai.
- Eliza ere han zinuten ordian.
- Bai, elizarat.
- Usu joaiten zinten...
- Ah ba ba, lehenago behar zen ibili elizan eh!
- Bai eh?
- "ou là là". Bazen ainitz basasaindu.
- Bai eh?
- Ez zaut inporta erranik ere.
- Ez, ez, ez.
- Orai eskas da beharbada, benan ordian sobera zen.
- Ba.
- Behar zen, eh? ikusten duzu? Goizian meza hamar orentan, eta etxerat jin, baskaldu eta berriz, atsaldian berriz bezperetarat.
- A bai eh?
- Bai ta gogotik joaiten ginden, badakizu zerendako? Lagunak elgarrekin pilotan artzen baikinden.
- A bai?
-Hura nik maite.
- Hori bai, ez?
- Bai. Eta apez bat zuzun ordian hemen Ibarlan. Apez bat bakarra.
- Ba.
-Aski, ez?
- Ba ba. Apez bat ba.
- Gero konfesatu eta hola..
- Ah ba ba! "ou là, ou là" ez ditut denak kundatu behar araiz. Lehen konfesioa itsusia dut eh? Ez dut errain hura.
- Ez, ez, ez, benan erran nahi dut...
- Ez dut errain.
- Ez zela goxo izain konfesatze hori eta...
- Harritzeko konfesio, lehen konfesioa harritzekoa, benan ez dut kundatuko.
- Ez, ez, ez.
- Hain da itsusia.
- Ez duzu konfesatu bihar hemen e? hau ez duzu konfesionarioa.
- Ba, konfesionarioa bada hori ere, manera guzien arabera. Bena ez, eta hura beti atxikiko dut burian eta... ez da posible.
- Benan ez zela goxo izain norberain eta gauzen kondatzia hola persona arrotz bati.
- Ez, ez. Eta sustut, ene lehena.
- Ba, eta gero, untsa punitu apezak ere gero beharbada, ez?
- Ba, gertatu zaut ba hori, gertatu zat, ene auzo baten ezteietan, eta ezteiliarra, ezteia eman ta, hantxe elizain erdian belauniko puni, eztei denbora guzia, ba!
- Eta segur, egungo egunetik ikusirik izain zirela inportantzia gabeko gauzak.
- Bistan dena!
- Ordian bai bena...
- Bistan dena, bistan dena, bena apezak eta nahi gintien desohoratu bere gisan, hola.
- Eta bon, eta beste, zuk ze ezagutu izan duzu...
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!