Artzainen bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Orain baino askoz ere abere gutxiago zen etxean. Artzainek oilo bat eramaten zuten mendira, baratzea ere egiten zuten. Uda guztia han igarotzen zuten. Eurek Oragatera eramaten zituzten ardiak.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: GAM-002/015
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Gero kabaliak orai beno gutigo izain ziren.
- Aisa aisa gutiago. Ya, ordian ehun bat ardi baxindien, ehun ta hogoita lau-bost ardi baxindien pollito zuxun.
- Gero borturat eremaiten zinuzten?
- Ardiak ba, bortura joaiten zitxun ta artzaiña're gaiñian egoiten zuxun.
- Artzainak ere bai.
- Ba.
- Ta han bizi...
- Ba ta uda guzia han egoiten zitxun, ez zuxun orai bezala otoik eta're, etxetik eremaiten ziakoxien jatekoa goiti, ordian arto-irina emaiten zuxun taloak egin zitzan han.
- Ba.
- Ta xingrrak eta gero eta poxerri urineko puska batzu're eremaiten zitxun. Gero artzaiñak goiti joaitian eremaiten zixin berekin oilloa, ordian oillo bazka, oilloaindako eremaiten zitxun gero hementik beheiti goiti joaiten zenak arto bihia eremaiten zixin, han oilloak bazka zitzan. Gero, gasna egiten baitzuten, gasna denborarako're eremaiten zitxun xerri ttipiak goiti, eta artzaiñek eta erraiteko moldian denek baratzia egiten zixien gaiñian, ta gero ahuntzak're bazitxien esniandako.
- Ta non egoiten zitxun, hor Behorlegi pe hortan nola du izena Aphanize?
- Aphanize ta ba eta gu aldiz Gamarte menddiko joaiten gintxun Iratin goiti, Oragaterat.
- Nora?
- Oragaterat. Okabe, Okabe ta Okabeko han zitxien, ba.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!