Baserriko lanak, festak eta auzoen arteko harremanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitzurreak egiten zirenean edota gari moztea, biltzea, eta jotzea, eta baita arto moztea eta zuritzea ere, festa handiak egiten ziren. Auzoen arteko harremana askoz ere indartsuagoak ziren.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: GAM-002/008
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa , Baserria » Baserriko lanak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Non, non, non, ta gero lehenago bazuxun eta bo, erraiteko moldian, lanian eta're jendiak akitiak eta ixtorio benan bauxun lehenik eta orai martxoan, egiten zitxun mahasti eta mahasti eta aitzurreak. Ordian auzoak elgarretaratzen zitxun, besta egiten zuxun.
- Ba.
- Eta gero bazuxun, berriz eta ogi-epaitiak. Ogiak pikatzen zelarik, ordian ogi-landen ingurian eta paketaka ogien ezartzen, ordian auzoa biltzen gintxun.
- Ta ordian...
- Ba ta gero ogia sartzen zuxun, eta sabaira, gero ogi-joitia egiten zuxun, ordian batusa eta behi ta idiekilan edo zaldi-mandoekilan tiratu ta etxez etxe ibiltzen gintxin ta jende guziak etxez etxe ibiltzen zitxun eta ogi-joiten.
- Ah eta hori besta pollita izain...
- Pesta pollita zuxun ordian e jendia goxatzen zuxun, gero berriz artoa biltzen zuxun eta gero arto-xuritziak egiten zitxun.
- Ba.
- Ta ordian atsetan arto-xuritzera joaiten gintxun auzo guziak lehenik gau batez etxe batetan, gero beste gau baten beste batetan, ordian han ere ixtorio kundan eta kantuz eta bazuxun, bazuxun auzoekilan ta're beste harreman bat badakixu?
- Ba, hori da.
- Beti, beti, beti auzoen, auzoen zera, [...]
- Familiako bezala, ez?
- Ba, ba, ba. Etxen zerbait baldin bazen falta edo joaiten gintxin auzorat.
- Lehemiziko gauza beti auzoa.
- Ba, ta errana bazuxun hobe zela eta jendakiekilan samur, auzoekilan samur beno.
- hori pollita duxu eh?
- Ba, lehenago beti auzoekilan untsa izaitia hobe zela.
- Zeren ta horiek baitziren etxe...
- Ba, ba, ba, ba.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!