Gamarte (Nafarroa Beherea)

Kongregazioak

Kongregazioak <p>Kongregazioetan sartuak ziren neskek ezin zuten dantzarik egin eta horma gainean besteei so egoten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-002-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kongregazioetan sartuak ziren neskek ezin zuten dantzarik egin eta horma gainean besteei so egoten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero ihauterietan hemen egiten zena zerbait, dantzarik edo...
- Ya, gure denboran oi ama, gure denboran, oraino, oraino, nik xantza bat ukan dixit eta ez bainute kongregazionian sarrarazi.
- Ah bai?
- Ene eta ene, nik, nik eta xantza ukan dut, ez niz kontre... kongregazionen sartu benan ene aitzinagokoak urte... bi urte lehenago komunionia egina zutenak, hek eta egiten ziren eta ofizio zer bat egiten zuten eta ze errain dut, mantelin xuriak ta gero eta xingola bluia eta Andre Mariain eta medallaikilan ta gero hek eta elizan ere hek zitxun kantariak eta gero hek ez zixin yantzan ari izan behar.
- Gaizoak.
- Ta ordian gaixoak neskatoak plazan eta batzuk yantzak artzen zitxun eta yantzn artzen ez ziren horiek urrun jarri bester so.
- Ah gaixoak, eta ziek dantza egiten
- Hala, denbora hola zuxun.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia