Salbatoreko ganderailuaren istorioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Salbatoreko ganderailua Mendibeko herrira jaitsi nahi zuten baina puntu batetik behera idiek ezin zuten gehiago tiratu ganderailuak Salbatoren egon behar zuelako.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:00:46
- Erref: GAM-001/032
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Gero beste gauza bat ere baduxu, ixtorioa're, gero ez dixit nik biziki sinesten hori eh! eta orai orai joan eta Salbatoreko eta ganderailua so... airatuko duxu. Salbatoren baduxu ganderailu bat.
- Errazu, errazu ba.
- Eta ordian ganderailu hura nahi zixien Mendibeko elizarat beheiti jautsi,
-Ba.
- Eta hura beheiti jaustera etseatzen zitxun bena gero gune batetarik beheiti ez zixin... ez duxu arribatu, eta idi pareak ez zixin tiratzen ahal.
- Ez eh?
- Ez.
- Eta ez zixien beraz ukan batere.
- Ez, Salbatoren behar zixin egon. Eta gero baduxu... Salbatore baita kapera bat; ez dakixut izana xiren.
- Ba.
- Ordian hain gaiñekalde hartan baduxu kapera ttipiño bat.
- Ba.
- Ta han baduxu eta zer bat, saindu baten ba zer ttipi bat, portreta bat.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!