Aitona istorio kontalari
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Iluntzetan supazterrean aritzen ziren istorio kontatzen. Aitatxi zen horretan gogotik aritzen zena eta lamien edota sorginen istorioak ziren horietako batzuk.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2015(e)ko martxoaren 30a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: GAM-001/031
- Kodifikatzailea: Alex Artzelus
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
- Eta doaikai goiz joanen zinten oha... ohera.
- Oherat ere ba eta supazterrian egoiten gintxun han eta badakixu, ordian eta denbora hetan be denak supazterrian berotzen eta ixtorio kundan eta ordian hemengo berriak frango ginazkitxun, aitatxi ezterenzubiarra gintxin, ixtorioa frango kundatzen ziena.
- Aitatxi nondarra?
- Ezterentzubiko.
- Ah, Ezterenzubiko, ta biziki ixtorio kundazalia ta.
- Orroitzen xira?
- Ah ba, ta nola, ba, ba, ba!
- Ia konda zaxu bakarren bat.
- Ba, ze nahi duxu konda dezadan.
- Ixtorioren bat orroitzen xira? Ixtorio polliten bat
- Ez baitakit ze kundatzen ahal nukeen pollitik hola.
- Ainitz ixtorio...
- Ba, hak ainitz baziakixun, anitz kundatzen zitxin ta haurrian hari beha egoiten gintxun.
- Ta zerren gaiñeko ixtorioak ziren?
- Ba lekuko ixtorio ta lehengo eta zeren, sorgin ixtorio ta lamin ixtorio ta...
- Hoitarik ba, eh?
- Ba, ba, ba.
- Laminik bazen?
- Basanderia ta, ba ta sinisten zixin, eta badakixu? Basandere horien eta ixtorioak eta're ta.
- Eta sorgin kondu eta biltzen zirela eta hola?
- Ba, ba, ba, ba, ba.
- Biltzen zirela eta dantz... dantza egiten eta hola.
- Ta zera're, andere batzu're ta zera ta hortza, zeraikilan eta, orraze eta urrezkoekilan eta zera egiten eta.
Egilea(k): Alex Artzelus
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!