Gamarte (Nafarroa Beherea)

Ogia nola egiten zen

Ogia nola egiten zen <p>Ogi aska erabiltzen zuten. Ogiak ohean sartzen ziren altxa zitezen. Ogia egiterakoan, puska bat aparte zuten zen, eta hura erabiltzen zen hurrengo ogia egiterakoan altxagarritzat. 13-14 urte zituenera arte egin dute ogia etxean, handik aurrera okinak garia erosten hasi zitzaizkien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogi aska erabiltzen zuten. Ogiak ohean sartzen ziren altxa zitezen. Ogia egiterakoan, puska bat aparte zuten zen, eta hura erabiltzen zen hurrengo ogia egiterakoan altxagarritzat. 13-14 urte zituenera arte egin dute ogia etxean, handik aurrera okinak garia erosten hasi zitzaizkien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zer gehio bazuxun?
- Eta gero...
- Oraska sukaldian bazinutena ziek ?
- Zer nahi duxu?
- Ogiaren iteko halako aska bat...
- Ba!
- Ogiaren iteko, hori nola deitzen duxu?
- Ogi aska, ba, hartan estekatzen zuxun. Ta gero eta ogiak estekatu, ezartzen zuxun, eta haiendako bazuxun oihal espresa, haien barnian ezartzen zitxun eta gero denboran oha... ohe... ohi... ohiain barneat emaiten zuxun. Ohian bakixu? jendiak...
- Ba
- Ohia berotia baitzuten.
- Ah!
- Eta gero ogiak altxatzeko behar baitzien berotasuna, negian eta ohian ezartzen zitxun estalgiekilaneta berotasun hartan hant zadin.
- A bai eh? Eta ogiain iteko...
- Eta gero,
- Iziaten zen legamia edo nola deitzen zinutena? Altxagarria?
- Altxaarria ba, ordian altxarria, altxaarri hua re oai [...] ibiltzen duxu, denborian ez zuxun [...] ibiltzen, denboran, egun konpazione ogia iten bazen, hartarik, ogi eta pasta puxka bat begiratzen zuxun bola batian, eta hura ondoko zortzian, ondoko zortzian, hari axala ken ta han zen eta matoñua iten zuxun ogi eta irinaikilan ta huraikilan ixtekatzen, ta hura, konpazione eta ibiakoitzaikin ogia iten bazen, ostiralaikilan eta hura ezartzen zuxun untzi batetan eta hura bihamuneko harrotuik jartzen zuxun, eta bihamunian ogia iten zelarik, ogiain pasta hari hura ezartzen zuxun, altxaarria.
- Aha, ados!
- Ordian denak eta etxeko gauzekilan iten zuxun, ez xinen eta ez xinen kanporat joaiten gauzen txeka, non.
- Untsa orroitzen xira hortaz ere!
- A ba ba ba!
- Eta ainitz inikoa zira?
- Eta ni ogia, hartako doia bon eta hamahiru hamalau urte nintielarik ere ogia inik izan da gure etxean.
- Bai e?
- Ba ba ba ba!
- Eta noiz utzi zuxun hori?
- Gero hasi zuxun eta bullanderak hasi zitxun eta ogi bihia etxetik hartu ta zaku bat ogiaindako hunenbeste ogi ekartzen zixin etxeat, tokada hortan. Ba!

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia