Gamarte (Nafarroa Beherea)

Sukaldeko tresneria

Sukaldeko tresneria <p>Sukaldeko tresnak: furnegua, neskatoa eta burdin kaxola.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sukaldeko tresnak: furnegua, neskatoa eta burdin kaxola.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bazinutena holako txapaik edo... nola erran... supazter-supazterra edo...
- Guk supazterra, supazterra gindien.
- Bazinuten halako burdiña berotzen zena egurra sartu eta, halako txapa gisako bat.
- Non, ba, hura ez, hura kozinakoa zen bakarrik.
- Hori ere bai?
- Hori kozina, konzinain egiteko e, zopa iten gindien ta labiak eta baziren han.
- Nola deitzen zinutena hori?
- Furnegua.
- A furnegua!
- Ba ba.
- Ta gero aipatu duxu hor eta neskatoa, nola...
- A neskatoa, ordian eta kozinan iteko, supazterrian iteko, bazuxun eta zer bat duxu, grilla bat bezala, largi-largia, eta gero bazixin gider bat eta hura laratzatik dilindan ezartzen zuxun.
- soixu.
- Eta gero ordian haren gaiñian zartaña finkatzen zuxun berdin, eta gero hartan kozinatzen zuxun, edo eta zera, gero bazuxun burdin kasola re ba, ezartzen ahal zuxun han.
- Burdin kaxola deitzen zinuten hori eta ezartzen zena?
- Burdin bat eta neskatoain gaiñen finkatzen zuxun burdin kasola hura.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia