Libe Asua Zarrabeitia
Galdakao (Bizkaia) (1916-2019)
Biografia
Elexalde auzoko Aldatze baserrian jaio zen 1916. urtean. Aita bere jaiotetxekoa zuen, Galdakaoko kanposantuko lurperatzailea. Ama Zornotzatik hurre dagoen Kortederra auzokoa zen. Galdakaoko plazan zegoen eskolara joan zen, euria egiten zuenean baino ez. Bederatzi urte zituela, Miguel Primo de Rivera beraren aurrean egon zen eskolaren irekialdian. 'Euzkadi' egunkaria irakurriz ikasi zuen irakurtzen, bere aita harpideduna baitzen. Hamabi urte zituela, neskame joan zen eta bertan zegoela irten zen errepublika. Ondo gogoan ditu orduko eta Gerra Zibileko garaiko kontuak. Hurbilekoek salatu ostean, aita Larrinagako kartzelan izan zuten preso; oraindik etxean ditu aitak handik bidalitako gutunak. Aitari laguntzen zegoela, kanposantuan ere une gogorrak bizi izan zituen. Gerraostean, Galdakaok euskararen zapalkuntza ikaragarria bizi izan zuen, kanposantuko euskarazko hilarriak ere apurtu zituzten, besteak beste. 1943an Larrabetzuko Mirasol baserrira ezkondu zen. Larrabetzun hainbat lan burutu zituen: emagin, praktikante, sasimediku edo kurandera, telefonista, arrakada-zuloak egiten... GAL-015 zinta 1986. urtean egindako grabazio bat da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GAL-001 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-002 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-003 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-004 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-005 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-006 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GAL-015 | 1986 | Fondo partikularrak | |||
GAL-029 | 1986 | IRALEren Bizkaiera Bilduma | Jon Aurre Azurmendi | ||
GAL-033 | Fondo partikularrak | Nekane Rodriguez | |||
GAL-034 | Fondo partikularrak | Nekane Rodriguez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute