Telleriarteko erromerian senarra ezagutu zuenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Legazpira ezkondu zen 28 urterekin. Telleriarteko estankora etortzen zen lanean laguntzera eta horrela ezagutu zuen bere senarra. Errekaeta baserrian bizi da orduz geroztik. Bost seme izan zituen eta beti geratu da alaba bat ez izanaren penetan.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:02:49
- Erref: GAB-004/038
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Honea, Legazpia, noiz etorri ziñen, ezkondu ta geo?
- Bai, ezkondu nitzenen.
- Noiz ezkondu ziñen?
- Diecisiete de abril.
- Zenbat urte zittuzun zuk?
- Veintiocho. Ta beak veintinueve.
- Nun ezautu zendun gizona?
- Hementxe.
- Eta zu honea zertara etortzen ziñen ba?
- Hemen genduken neska lagun bat, tabernan. Hemengo tabernan, Telleriarteko tarbernan. Ta horrek zeuzken tiok gure bestekok. Eta, Gabiria juten zanen, beti esaten ziun, “aber noiz juten zeaten, ni nun bizi naizen zeatzea”. “Jungo gaittun ba halako baten”. Ta, jai baten jo deu. Ordun zeon hemen soiñujole bat. Fundamentu haundiik ez baiño, hola, gaztetxo batzuk. Gero gure hori, ta geo besta bat. Esan nun: “vaya chico más majo”, esan nun nere arten. Hala, atsaldea pasau gendun dantzan. Hasi giñen bi ahizpak pareja horrekin. Bueno. Gero, hemengo laun honek, ezer behar zon guztin, hotsein eitten zian, hola, ezen launik behar zonen eo. Hor'e konfiantza haundikoa behar izaten zan, porque todo el dinero, a la vista. Había estanco. Esan men zon: “iñor asko ez det eaman nahi. Hemen konfiantzazko bat behar da”. Ta, hala, ni etortzen nitzen.
- Estankoa etortzen ziñen?
- Bai.
- Ze lan eitten zendun zuk?
- Ordun lan danak, taberneron lan dana.
- Kamarera bezela ibiltzen ziñen.
- Bai, todo, todo. Ta, geo, hortik aurrea hasi giñen.
-Tarteka etortzen ziñen ordun zu honea lanea.
- Bai. Y a tirar.
- Ezkondu eta hemen jarri ziñeten bizitzen?
- Bai.
- Nola izena du etxe honek?
- Rekaeta.
- Errekaeta?
- Bai.
- Zenbat seme-alaba euki zittuzun?
- Bost. Bost motil. Neskaik euki baeko penea. “Una pena interminable”. Bai. “Hasta que viva”.
- Neskea nahiz zendun?
- Bai. Nik beti neska baten inbirie.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!