Gabiria (Gipuzkoa)

Gabiriako erromerian dantza lotua libre

Gabiriako erromerian dantza lotua libre <p>Gabirian dantza lotua libre zegoen. Horri esker, bertako gazteak ez ziren kanpora joaten. Neskak ez ziren tabernara sartzen, kanpoan edaten zuten limonada.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabirian dantza lotua libre zegoen. Horri esker, bertako gazteak ez ziren kanpora joaten. Neskak ez ziren tabernara sartzen, kanpoan edaten zuten limonada.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Erromerin, dantza libre al zan Gabirin?
- Agarraue're bai, bai. De todo. Libre ez dakit izango zan, ein behintzat bai. Ormazteiko parrokok hala esan men zion behin, Gabirikoi. Ez dakilla nola soportatzen zon hue, esan men zion. “Ormazteiko gazte jendea nun da?”. “A, ez dakit ezer”. “A, ba, nik, herriko gazte jendea dana herrin dao”. Iñor ez zan kanpoa juten, danak herrin.
- Gabirin, erromerie eitten zan tokin, esan dezu udaletxe azpin eitten zala, tabernaik bazan?
- Ostatue, oaiñ dauna. Ostatue dau oaiñ'e. Bai .
- Zuek taberna sartzen ziñeten, neskak?
- Ez, guk kanpoa etaatzen gendun. Limonada. Hola, bazon, goien zeatxo bat, una bola. Halako bat. Kanpoa etaa ta kanpon edan.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia