Gabiria (Gipuzkoa)

Laborea oso gustuko

Laborea oso gustuko <p>Gabiriako eskolara joan zen umetan. Arratsaldero laborea egiten aritzen ziren eta oso gustuko zuen bordatzea. Etxerako arropak bordatzen zituzten eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabiriako eskolara joan zen umetan. Arratsaldero laborea egiten aritzen ziren eta oso gustuko zuen bordatzea. Etxerako arropak bordatzen zituzten eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxen hainbeste lan eitten zendun, ta eskolako astiik izan al zendun? Ibili al ziñen eskolan?
- Bai, hamabost urte arte.
- Nun ibili ziñen?
- Gabirin. Oso maestra ona genduken. Doña Martina.
- Bertakoa zan?
- Ez. Ez dakit nungoa izango zan hue. Gizona Vitorikoa zon. Urte askoon. Eskutako neon, ez neuk esaten dealako baiño, para bordar y eso...
- Eskola ematetaz aparte, laborea eitten zenduen baita?
- Atsaldetan laborea, goizetan eskolea, ta atsaldetan laborea. Bordatzen ta... Me encantaba.
- Nola eitten zenduen bordatzea?
- Bastidorekin.
- Nolakoa izaten zan bastidorea?
- Hola, erredondoko zea bat. Han sartu, eta geo eukitzen zon planetatxo bat, mantalen hartzeko. Bankutxo bat jartzen ziun maestrek ate ondon, bordatzen ein behar gendunai, zeatio argie behar zan. Ondo, ondo. Arreon ekarri nittun neuk eindakok. Neuk eindakok.
- Euxebi, bordatzen batzuk aitzen ziñeten, eta beste batzuk beste lan batzutan? Ala danak ikasi zenduen danetan?
- Ez, beste batzuk ba beste josten klase batzuk. Ni bordatzen, ta bestelakon'e bai: punto cruz, incrustación, y de todo. Oaiñ'e eingo nuke, bai.
- Ze bordatzen zittuzuen, zuen erropak?
- Bai.
- Etxetik eamaten zittuzuen erropak?
- Bai, bai. Eaman nittun bi juego, de cama. Bat bordau non rosa, ta bestea azul. “El azul le ponía al marido”.
- Harik beak ematen zizkizuen?
- Ez, ez, geuk.
- Zuek erosten zittuzuen?
- Bai, dana geuk.
- Nun erosten zittuzuen?
- Zumarratik eamaten zittun amak. Dana geuk. Baiño, ni eskulanen... asko gustatzen ziten, asko.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia