"Barreñoia", putzuak eta karburoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urik ez zutenez, bainuak terreina ("barreño") handi batean hartzen zituztela kontatzen du. Bi putzu ba omen ziren, bata ganaduarentzako eta arropak garbitzeko bestea. Sukaldea karburoz edo kandelaz argiztatzen zuten. Madrildik etorritako langile hantusteek kapelak kendu eta galtza motzetan, gozatu egiten omen zuten baserriko bizimodu harekin.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: GAB-004/009
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Kanpoko jendearekin harremana
Transkripzioa
- Zuek, baserrin, esan dezu komuna zulo batekin. Eta baiñuk-eta nun hartzen zittuzuen?
- Barriñoian, barriñoi haundi baten. Komunen sartu, ta barriñoian.
- Argie ta ude beti izan zittuzuen etxen?
- Argie're jarri zon gure aittejaunek. Eukitzen gendun, bestela, nola aittek eitten zon karrillen lana, zan gauza bat karburue esaten ziena, hola, katxarro txiki batekin. Eta karburu hori jartzen gendun tximinin, beheko suko tximinin, ta eoten zan formidable sukaldea, oso edarki. Geo, habitaziotan, pentsaizu nola ibiliko giñen; kandelakin. Gure aittejaun horrek, “ez, iñun zeaik baldin bada, ekarriko diñat ba nik argie!”. Klaro, Madrilgo jendea etortzen zan, Bilbaokok'e bai, en Babcock Wilcox lana eitten zuen, “iban de sombrero a trabajar,” eta haak gure etxea etortzen zienen, si les ves? Haak gozatzen zuena. Haak gozau eitten zuen e! Jartzen zien praka motzakin ta kamixetakin, “allí no había ni sombrero ni corbata”.
- Ohittu gabe hala ibiltzen.
- Bai. Haak gozatzen zuen ona! “Si nos vería nuestra madre”, decían.
- Eta ude beti euki zenduen?
- Ude're ez, ez.
- Nundik ekartzen zenduen ude?
- Ude, ba, geure potzuk zeren han, bat behientzako ta bestea erropea jotzeko. Fiestatako barrika pare bat ekartzen giñutzen. Oso leku onen dau gure etxea, oso leku edarren. Ikusten da Ezkio, Itsaso... oso edarki.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!