Komunaren itxurak arduratuta
Errentan bizi ziren jabeak ez zielako sekula etxea saldu nahi izan. Sestaoko izeba-osaben bisita jasotzen zutenean, baserriko komunaren itxurak arduratzen zituen. Garoz estalitako zuloa zen azken finean.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 19a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: GAB-004/007
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxearen egitura
Transkripzioa
- Zuen etxea zeona zan ala errenterok ziñeten?
- Gu errenterok, errenterok. Ez ziun saldu nahi izaten.
- Zenena zan etxea?
- Azpeitiko... “¿cómo era? ¿cómo era el apellido?” Irizar? Oain ez dauket hoixe gogon. Matrimonioa bakarrik bizi zien, ez zeukeen umeik, eta ez ziuen saldu nahi izaten. Ta gure etxea, festatan, jendea etortzen zikun, Bilbaoti, zeati aman anai bat eta ahizpa zana're bai —ahizpa geo hil ein zan—, Bilbaon bizi izan zien, en Sestao. Anaiek zauken tienda de ultramarinos. Eta, zer nijon esatea?
- Ez zizuela saldu nahi etxea.
- Ez ziuen saldu nahi izaten. Eta, klaro, guk bai, esaten gendun, horik datotzenen, baiñuk eta gauzak, porque había... baserrikoa.
- Nolakoa zan kumuna?
- Ba, nola esango dizut ba? Beheran garoa botatzen zon gure aitte zanak, y nada más.
- Zulo bat, eta handik.
- Bai. Hemen'e halaxe zan.
- Garai baten, etxe ia danetan.
- Bai, danetan, danetan.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!