Gabiria (Gipuzkoa)

Biderik ezaren desabantailak

Biderik ezaren desabantailak <p>Nahiz eta behiak izan, ez zuten esnerik saltzen. Zumarragaraino astoz eramatea ez zen probetxuzkoa bide luzeegia zelako. Pentsua erosten zutenean ere, bide ondoko baserrian lagatzen zuten gero handik etxera gurdiaz baliatuz igotzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nahiz eta behiak izan, ez zuten esnerik saltzen. Zumarragaraino astoz eramatea ez zen probetxuzkoa bide luzeegia zelako. Pentsua erosten zutenean ere, bide ondoko baserrian lagatzen zuten gero handik etxera gurdiaz baliatuz igotzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Euxebi, zuek baserrin behiek bazeuzketzuen, esne saltzen ibiliko ziñeten.
- Ez, ez gendun saltzen esneik. Txahalai ematen zien gure aittek. Zeatio jun behar zan Zumarraiño, astookin, ta ez gendun eukitzen gogoik. Guk esaten gendun, nahiago deu beste lan bat eittea. Bai ba, astokin, jesus! Oiñez, nik ez dakit zenbait bide ebaliko zan. Tres horas? O gehiau igual. “Entre que vas y vuelves”...
-Gabiritik Ormazteira jetsiko ziñeten?
- Ez, Ormazteia ez. Oain nola dao zentralan zean, una retonda, hautza. A la retonda.
- Zentralea etaatzen ziñeten?
- Bai. Gure bigarren etxea han kamiño ondoko baserri hure da. Han eukitzen giñutzen pentsuk-eta hola dana. Ta gero gurdikin jaso behar, behi ta gurdikin. Una vida, pues, muy retrasada. Oso atzea. Klaro, kamiñoik ez zeon ta. Gero kamiñoa ein zuenen ez, tratorek eta gauzak baiño. Kamiñoik ez zeon bittarten, gure bizimodue hala jun zan.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia