Gabiria (Gipuzkoa)

Soldadutza denboran ospitalean, Burgosen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soldadutzan pasa zuen denbora apurra ospitalean pasa zuen. Burgosa egokitu zitzaion eta han katarroa harrapatu eta ospitalean egon behar izan zuen. Izeba moja bat zuen han eta hari esker bueltatu ahal izan zen etxera. Denbora gutxi igaro zuen arren, gosea pasa zuten. Hango gertaerak kontatzen ditu. Herrikorik ez zen besterik joan berarekin, baina inguruko herrietako jendea bai. Haiek izendatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Soldaduskan izango zinen zu?
-Soldaduskan, bai. Soldaduskan denbora gutxi pasau nian, ta pasau nittunak gehiena ospitalen. Martxon jun giñen, zuka o nola? Martxon jun giñen gu, eta urte hartan izugarrizko hotzak. Ni berrogeta bosteko kintoa, eta zerean ni juteako berrogeta bateko, bi, hiru, lau eta gu bost. Ni Burgosa Academia de Ingenieros, tokau nitzen. Ez zeon danantzat ohiik eta. Usok eondako ganbara batea eaman giñuzten. Elurre eitten zon, ta ganbaran teillak erdik hausita, usok eonda, hautsekiñ goizen ohiak eitten hasten giñenen ez zan ikusten alkar, hautse ta uso ziriñe eonda ta, harrapau non nik ordun katarro bat, bronkiotakoa o ez dakit ze, beste aldea jun behar detenen, Itsasokoa, hemen Zaldibikok eta asko giñen, Lazkaokok, eta Itsasondo, Zaldibikok’e bai hiru-lau, Aramakok’e bai. Ta hala, katarro horrekin, ta kalenturakin, Itsasoko hori, karnizeroa izatez, geo Bilbaon pueston eon zan, ta harrek esan zian, “ron dek oso ona katarroa pasatzeko, ron dek”. Jun ta holako botilla txiki bat, nik ez dakit ze izango zan hura ordun garai hartan, ron izenen eozer gauza igual. Ean deu, ta hurrengo eunen ospitalea ni. Gau guztin ezta begiik bildu’re. Ospitalea jun ta bronquitis neukela. Hautza juteako, ia hillabete bat bai, instrukziok eta pixkat eitten, eta geo behin hautza jun nitzenen, han izeba bat baneuken moja bat, ta han mojak zeren hospital militarren, ta izeba horrek haekin eon zan ta etxea bialtzeko modue ein zuen han. Papelak ein zittuen, eta etxea bialdu nittuen; abixauko ziela baiño gehiau ez die abixau. Ta hola, gustoa. Soldaduskea ez non hartaiñoko, denbora gutxi, pasauko nittun, martxon jun ta ia maiatzen etxea etorriko nitzen.
-Zenbat denbora zan, bestela, garai hartan?
-Urte ta erdi. Baiño lau-bost kinta genden ta, goseek, goseek. Han nola eosten giñun, kalen. Han etortzen zien, ogi erdikin ta, goseek eta, dirue ordun jun berrin bagenduken ta, haei ogie eosten giñun, diru asko bae. Han lehen zerenak, bat azpeitiarra, ta harrek nola esan zian: “horidi ez iek ogiik eosi, horik esken biltzen duen ogie dek hori saltzen duen hori. Hor esken ematen diena saltzen diek horik. Hoidi ez iek eosi ogiik”. Ta halaxe. Han taberna bat bazeon gertun, ta hautza jun, ta han eskabetxeko sardiñan batzuk, eta ardoa, ardoa bastante ona eoten zan han, ardo beltza, lodie ardoa, lodi-lodie, baiño ardoa. Ardokin eskabetxeko zerbaitt, dirue zeon arten. Oaindik baittut nik han, ordun, nik’e asko ez, ta gutxigo zonak eskau ta eman dirue, orduako duroa, ta oaindio atzea bueltauko ziala, baiño oaindi kobrau bekoa.
-Jende asko jun al ziñeten, inguru hauetatik, soldadu, zurekin batea?
-Bai, bai. Hemen, herrikoik iñor ez, baiño Legazpikok bai, nere lehengusu bat. Eta gero Aramakok bi o hiru bai, Itsasondokok’e bai, Itsasondokoa oain Ormaztegin dauna, bizi dana bat, Aramakok bi behintzat bai, Zaldibitti hiru ta hiruek Mendizabal, Mendizabalak zien. Lazkaotik’re bai, hura bat Murua, ni bezela, ta bestea… bestea ahaztu’re bai ia. Bestea Lapitzondo.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia