Eskolako jolas-orduan instrukzioak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskola garaian, hamabi urte zituela, jolas garaian falangistek instrukzioak eginarazten zizkieten. Egurrezko fusilak ditu gogoan, haiekin egiten zituzten instrukzioak. Orduko pasadizo bat kontatzen du.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Data:
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: GAB-002/013
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Politika » Jarrera politikoak » Falangistak , Ekonomia eta industria » Industria motak » Armagintza
Transkripzioa
-Gerra garaien zer?
- Hamabi urtekin eo hola, eskola, gerrea irten zonen hamabi urte nik, ta eskolaa juten giñen. Ta, eskola lehen esan dean bezela, eskolako lan horik ein, ta rekreoa goizen izaten zan ordu laurden bate o ordu erdi bat, eta atsalden beste ordu laurden bat eo ordu erdi bat eo hola. Etorri zienen rekete o falangista o hok, sartu zienen, eskola jun ta maixui esan zien rekreoko denboran instrukziok eiñ behar giñutzela, guk, mutikook. Instrukziok. Napar bat zan aitzen zona, maixue’re bildurtu eitten zan ordun, ta ekarri ziuen egurrezko fusillek eta korreajek. Gogon dauket. Fusillek eta baionetea, egurrezkoa, eta haekin ibiltzen giñen plazan, instrukziok eitten. Aurreneko eune eo bigarrena izango zan, eman ziuen bakoitzei korreajek eta bakoitzei fusil hori baionetekiñ. Esan ziuen: “beno, fusillek jaso horrea, eskola baztarrea, ta korreajek eaman etxea, eta bihar ekarri”. Hala, ekarri giñutzen etxea, ta hurrengo eunen jun, ta rekreokon formauta jarri giñutzen, plazan, eta bat zeon korreajeik bae. Esan zion horrek: “hik nun dek korreajea?”. Ta mutille ixillik, ixillik mutille. “Hik korreajea nun dek?”. Ixillik mutille. “Ez al dek aitzen, korreajea nun dean!”. “Aittek astoi kabestruk ein dio”, esan zioan atzea. Aittek, korreajekin, harrek astoi kabestruk ein. Harrek probetxue atea zioan. Ta geo berrik eman beharko zioan harri. Hola ibilli giñuztean gu instrukzion, soldadu juteako. `Cara al Sol´ kantau, ta holakok.
Egilea(k): Aimar Maiz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!