Gabiria (Gipuzkoa)

Ehizan, erbitan eta oilagorretan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ehizan, erbitan eta oilagorretan ibiltzen zen gehienbat. Ehizako kontuak kontatzen ditu. Ezkondu aurretik Palentziara joan zen ehizara autobusez. Eper harrapaketan ibili ziren eta berak bota zituen gehien. Usotan ez ziren askorik ibiltzen. Kartutxo gutxi izaten zen eta tiroa kontuz bota ohi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oain ehizeako?
-Ehizeako oain’e afizioa, afizioa bai. Oain ia kasi pena ematen dit, hok ehizen ta. Lehenau, txori bat ikusi ezkio, etxe ingurun ez zan ezer geatzen. Baiño oain zozo bati hola tiroka eittea, oain pena. Oain beste modu batea. Lehenau oillagorretan gehiena, ollagorretan gehiena. Ta erbitan’e bai, iñoiz. Txakurrekin ta, hemen auzokoa, harrek afizio haundie erbitta, ta. Baiño nik ezin. Esan, hementxe eon hai, bide-kurutze hontan, eon hai, eo eon zaittez, eta hemen geldi eon. Ni, denbora pixkat pasatzen zanen ezin eon, ezin, ta aldein, ta geo “nun hitzen ba?”. Ni alde einda. Erbie han pasau ordun, baiño.
-Irteeraik eo eitten al zenduen?
-Bai, kanpoa, ordun garai hartan, ezkondu aurretik, bi eo hiru aldiz. Palentzia, Osorno. Hori ze urtetan izango zan? Berroeta hamarren eo, hola, berroeta hamar-hamabin eo hola. Osornoa. Lehen esan dean autubus hori hartu, ta jun giñen hautza Osornoa. Han eperra asko zeon, eper asko. Gu berrogei laun eo berrogeita bi jun giñen, ta gehiena nik bota nittun, hamalau eper. Hamalu eper, gehiena. Bota ez zuenak’e bazien, ta danakin zozketa ein, ta danak berdin. Ta bikin etxea, hamalau botata, bikin etxea. Gaiñantzen, usota ez. Behin Aizkorrondoa, ta ordun haizek ia eamanen, ta ezer ez, uso bat’e ez gendun bota ordun. Gaiñantzen, hemen bertan, pixkat. Oillagorretan bai, txakurrekin ta ibilli dexente. Hemen bertan. Ordun nola ez zeon ehiztariik. Eskupeta bai, baiño kartutxok’e kontauta. Dozena erdin bat eo uzten bazien, haek tiatzeko bildurrez. Atzo leitzen nion, atzo izango zan, periodikoi, bueltako uso horikatio bazekarren, ta harek’e hala esaten zon, gaztetan kontauta, ta ondo jartzen zanai tiroa, ta besteik ez. Hola gaztetako gure ehizek eta.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia