Gabiria (Gipuzkoa)

Esnea saltzera Ormaiztegira eta Zumarragara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Murua, Juan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-002-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ganadu asko izan dute beti eta etxeko esnea Ormaiztegi eta Zumarragara saltzen zuten. Orduan garaiz jaikitzen ziren. Gaur egungo eguneroko bizimodua eta irakurketarako duen zaletasuna aipatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Goizetik gauea zer eitten zenduen?
-Goizetan, lehenau, guk ganau asko euki izan deu beti, eta ia hogei urten esnea. Behiek etxen jetxi, eta etxeko esnekin Ormaztegia ta Zumarragaa. Ia hogei urte. Goizen jeiki ein behar ordun, ordun ez zeoan lo eitteik nahi zan arte. Oain berriz, oain lasai. Oain goizen zortzik aldea arte o aspertu arte. Ni jekiko nitzekena, baiño jeikita’re ze ein haundiik ez ta. Geo, bi o hiru behi’re badauzkeu, ta haek pixkat jana eman, ta haek pixkat kaso ein. Egoaldi ona baldin badau basoti buelta bat ein, bason pixkat piñuk o zuhaitzek nola daren beittu, ibili pixkat. Ta apetittu ona ta bazkaltzeko pronto. Bazkaldu ta geo siesta, eunero siesta pixkat. Ta gero, leittu. Nei leitzea asko nola gustatzen zaten, beti leitzen det, beti leitzen det nik. Andrea ta aspertu arte, ez omen diot kasoik eitten, beti leitzen aitzen omen naiz ta, nik ez omen diot kasoik eitten ta. Baiño leittu asko. Ta ohia garaiz, beatzik aldeako ohia, ta lo seittun. Geo, goizen lauek alden, jenealen orduako nahiko lo einda esnau, ta ordun radioa jarri, ta ze berri daun eo pixkat zeatu ta. Jeikiko nitzekenen, behin seiek o zazpik ezkio, jeikitzeko gogokin.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia