Maria Murua Izagirre

Gabiria (Gipuzkoa) (1909-2011)

Biografia

1909an Lazkaon jaio bazen ere, hamaika hilabete zituenerako eraman zuten Gabiriako Izarraundi baserrira. Aita Legazpikoa eta ama Lazkaoko Ondartxiki baserrikoa zituen. Sei urterekin hasi eta hamalaura bitartean Gabiriako eskolan ibili zen. Izeba bati eta aitari esker Tolosara joan zen irakasle ikasketak egitera. Donostian egin zuen irakasle izateko azterketa eta 23 urterekin moja joan zen; Tolosan, Bilbon, Donostian eta Azpeitian ibili zen, besteak beste. Moja izateko arra ume-umetatik zetorkion, etxean, aurreko gizaldietan, asko izan baitziren hala. 73 urterekin erretiratu zen eta elkarrizketa egin zitzaionean, bere azkeneko erresidentzian zegoen, Donostiako Aieteko komentuan.

Zintak

KodeaDataProiektua
GAB-010 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia