Fruiz (Bizkaia)

Emilin eta fraidearen pasadizoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan FRU-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emilinek limosna batzen zebilen fraidearekin izandako pasadizoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Emilin ba... Emiliñek zapateru eitten eben Olabarrin biher ba, zeranien, Luis taberneruenien. Eta, bueno, han biharrien dabillela, egun beten fraille bat ha..., lehenau frailliek ibiltten zien batzien ba ta..., fraillie batzien joanda han. Ta bertakoak, ba, solotik... biherrien ba. Ta Emiliñek urten eutsen, da oño! Emiliñeri esan eutsen ba frailliek ba limosnie batzien dabillela ta...:
-A, bai, ensegida. Ez dauz u... hemen, baia soloan dauz de. Untxe ensegida. Esango dotsiet eta etorko jatzuz. Ni hemen bihargiñe naz, e. Ni ez naz bertokoa, ta bihargiñe naz ta... Ba... eutsi hau umie.
Umie negarrez han ta, umie eutsitte:
-Eukixu hau umie apur beten -esan eutsen fraillieri- errekadue eitten noa ba... hareri solora ta.
Ta fraillie umie euki eziñik haulan. Emiliñek ha emon eutsenien... kittu! [...] Fraillie umie euki eziñik. Ta Emiliñek eskape eutsen ta kittu! Gero, negarretik-eta, umien negarretik-eta etzekoak entereute zaratatik etorri artien, fraillie han.

Egilea(k): Jon Andoni Uriarte

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia