Ezekiela Gabika-Aldekoa Arrien
Forua (Bizkaia) (1922-2017)
Biografia
Gernika-Lumoko Errenteria auzoko Fondan jaio zen, gurasoek bertan baitzuten fonda. Hala ere, laster joan ziren Foruko Etxebarrira eta han hazi zen Ezekiela. Herriz Forua izan arren, elizaz Gernika-Lumo zen beraien etxea. Aita nabarniztarra zuen eta ama Arratzuko Belendiz auzokoa. Eskola garaian antzerkia egiten zuten herrian. Gerra garaian, Gernikako bonbardaketaren ondorioz, etxea jendez beteta izan zuten Gernikatik oso hurbil baitago beraien jaiotetxea. Nabarnizko Agarre baserrira ezkondu eta han osatu zuen familia. Aurreskulari trebea izan zen gaztetan, eta plazetan jendearen arreta arin bereganatzen zuen. Gerra aurreko zein osteko Foruko eta Nabarnizko kontuak kontatu zizkigun elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
FOR-005 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
FOR-006 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?