Mattin Etchamendy

Ezterenzubi (Nafarroa Beherea) (1939)

Biografia

Mendiburia etxaldean sortua, zazpi haurridetan seigarrena zen. Aita bertakoa zuten (aitatxi Kalifornian izana zen, artzain) eta ama ere Ezterenzubikoa (baina sortu zenean bere etxaldea Lekunberri zen). Mattinek hamalau urte zituenean, ama galdu zuten. 14 urtera arte ibili zen eskolan eta gero pare bat urte Laborantza eskolan, Donibane Garazin. Lau anai-arreba eta bi osaba Ameriketan ziren, eta 1964an Mattin ere bertara joan zen, Fenixera (Arizona) artzain, anai baten ardi-konpainiara. 1965ean ardi-konpainia sortu zuen, Jean Baptiste anaiarekin batera. Gero Bakersfieldera joan zen eta han jarraitu zuen ardiekin, bere kasa. Euskal Herrira joan zelarik, Maitexa iruritarra ezagutu zuen (Donibane Garazin ari zen lanean). 1971n ezkondu, eta Bakersfieldera joan ziren bizitzera; lau seme-alaba izan zituzten. Mattinek liburu bat du idatzia: Urruneko Mendebalean artzain (Maiatz, 2012). Maite arreba ere elkarrizketatu genuen, Bakersfielden. 

Zintak

KodeaDataProiektua
EZB-007 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetatik ardien artean egotea maite zuen
2 Udan ardiekin mendiko etxolan
3 Gazta egiteko prozesua
4 Ahatxeak Donibane Garazin saltzen zituzten
5 Denek lan egiten zuten baserrian
6 Sasoiaren arabera sagar ezberdinak
7 Sagar-eztiarekin egiten zuten sagardoa
8 Etxeko ogia eta mermelada
9 Gosaltzeko taloa esnearekin
10 Eskolan frantsesa derrigorra zen; zigorrak
11 Donibane Garazin frantsesez egiten zuten askok
12 Euskaraz egiteagatik zigortuak
13 Ezterenzubiko serorekin katixima euskaraz
14 Ama kantuan hasi eta denak atzetik
15 "AndereƱo bat ikusi nuen"
16 Donibane Garaziko euskarazko laborantzako eskola I
17 Donibane Garaziko euskarazko laborantzako eskola II
18 Ardien garrantzia familia txiroetan
19 Eskalapoinak etxean egiten ziren
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia