Maite Etchamendy

Ezterenzubi (Nafarroa Beherea) (1942)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Marie Therese Curutchage. Mendiburia etxaldean sortua, zazpi haurridetan gazteena zen. Aita bertakoa zuten (aitatxi Kalifornian izana zen, artzain) eta ama ere Ezterenzubikoa (baina sortu zenean bere etxaldea Lekunberri zen). Maitek hamar urte zituenean, ama galdu zuten. 14 urtera arte ibili zen eskolan eta gero pare bat urtean sukaldean eta josten ikasten, beste eskola batean. Bi anai eta bi osaba Ameriketan ziren, eta 1960an Maite eta bere ahizpa ere bertara joan ziren, Fenixera (Arizona). Haurzain aritu ziren bi urtean, bakoitza familia batean, eta gero Bakersfieldera joan ziren, Wool Growers jatetxera lanera. Maite haurzain ere ibili zen, jatetxeko lanarekin batera. Jean Baptiste Curutchage ezagutu zuen (Wyomingera artzain joana eta handik Chinora; Bakersfieldeko Pirenees euskal ostatuan ari zen kantinero). Ezkondu, eta bi seme-alaba izan zituzten. 1971n Chalet Basque jatetxea ireki zuten, Bakersfielden. Bakersfieldeko euskal klubeko kide aktiboak izan dira: euskal kantak erakusten ditu, koruan aritzen da, apaizari laguntzen dio... palan jokatzen ere erakusten zien neska txikiei. Elisabeth alaba eta Mattin anaia ere elkarrizketatu genituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
EZB-006 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia