Gracianne Gastenaga

Ezterenzubi (Nafarroa Beherea) (1928)

Biografia

Ezkonduz geroztik Uhalde. Ama Ezterenzubikoa zuen, aita Sunbillakoa (Donamaria). Lau senidetan hirugarrena, gutxi ibili zen eskolan. Baserrian bizi ziren eta beti bazen lana han (ardiak, behiak, txerriak...). Jean Baptiste Uhalderekin ezkondu zen (Zaron zebilen lanean, teilak egiten) eta 1951n Ameriketara joan ziren, Fresnora (Kalifornia), 13 hilabeteko haurrarekin. Basque Hotelean aritu ziren lanean urtebetez eta gero San Franciscora joan ziren bizitzera; guztira lau seme-alaba izan zituzten. Gracianne laundry-etan (arropa garbitzeko negozioak) egin zuen lana eta senarrak baratzeen negozioan. Euskal etxeko kide aktiboak izan ziren; abesbatzakoa ere izan zen, oso kantari ona. 

Zintak

KodeaDataProiektua
EZB-005 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia