Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Ezkion ezkondu eta Zaragozara

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Urte batzuk Tolosan igaro ondoren, ezkondu egin zen. Senarra lehendik ezagutzen zuen. Goizeko seietan ezkondu ziren eta gogoan du Ezkion soldaduak zeudela egun hartan. Ezkondu ziren egun berean Zaragozara joan ziren eta handik itzultzean egin zuten ezkontzako bazkaria etxean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero ya, urte batzuk egin han ez? Tolosan papeleran… eta ze urtekin bueltauko ziñan zeara, etxera, Ezkiora?
- Ba ni handik ezkontzea zea ingo nintzen neu´re, Ezkioko bat lehen ezaune neukena. Lehendik, eskolatik-eta ezautzen giñen. Ordun baserrik gertun zeuden ta… bai, eskolatik ezautzen gendunakin. Eta gero, ni ezkondu, ordun ezkonduko nintzen. Handi, bai. Beste iñoa ez nitzen ni jun.
- Baiño –nobioa ezautzen zendun aurretik, baiño– noiz hasi ziñaten nobio bezela edo?
- Ba, ordun, ordun, gero.
- A! etorri ziñanean?
- Bai, baiño ya han neola. Ta geo etxea...
- Han zeundela ya pixkat tratun hasi...
- Bai, bai, bai, bi baserrik gertun zeuden eta ezautzen giñen, bai.
- Ya, ya, ya.
- Senarra bai.
- Bueno, eta zenbat urtekin ezkondu ziñen?
- Itxoin, nik urtek… ezkondu…
- Gutxi gorabehera, e.
- Laister... Bai.... gutxi gorabehera, bai, bai. Bai, denbora luzen ez giñen ibili gu. Ez dakit ba ze...
- 25/30 urtekin edo?
- Hogeta bost, hogeta bost uste det, bai, hogeta bost urtekin ezkondu nitzela.
- Hemen Ezkion?
- Bai, bai, Ezkion, goizeko seiretan.
- Ezkondu al ziñan?
- Bai.
- Joe! Zer zenun beldurra alde ingo ote zun ala?
- Oain bezela ez. Ordun, bueno…! Goizeko seiretan. Eta, gaiñea, ordun zeuden, ba, gerra denbora nola zan, soldaduk zeuden Ezkion.
- A bai?
- Soldadu tropela.
- Bueno, gerra ya bukatuta egongo zan, ez?
- Bukatuta, bai.
- Baiño oraindik ere bazeuden?
- Bai, bai, bai, bai. Eta hantxe, gure baserriko basotan ta [Olaan] zeuden.
- Soldaduak eta.
- Eta haen tarteti ezkontzea, elizara.
- A ze eskolta eraman zenutena Ezkioko eliza!
- Bai, bai, hoixe. Baiña goizeko seiretan, e!
- Goizeko seiretan?
- Bai. Gaur hamabitan eo ordu bata eo hola izaten da, baiño ordun seiretan ezkondu giñen. Ta jun giñen Zaragozaa.
- Baiño seiretan zergaitik? Eliza...
- Hoi nik ez dakit zergatik, baiño ordun normala zan.
- Baiño gero bazkaria eta hori egingo zenuten, festa pixka bat. Ez?
- Bueno, ez. Egun hartan behintzat "a Zaragoza".
- Zuzenean? Ezkondu eta egun berberean?
- Bai, "a Zaragoza". Eta gero, handik etorri... Ordun jenerala zan hori, gaiñea, e! Zeatio ostegun bat izango zan ezkondu giñena eta iganden etorri Zaragozatik eta... Itxoin. Zaragozatik etorri ta ordun bazkarie, "invitados" ordun.
- Aiba!
- Jaien. Bai.
- Eta Zaragozako biaje hori zer zala ta? Pixkat ikustea Zaragoza?
- Klaro, klaro, "viaje de novios".
- "Viaje de novios"? Osea, lenengo iten zendun ezkondu, "viaje de novios"a 3-4 egunetakoa…
- Eta gero "invitados".
- ... eta gero...
- Bazkaria, etxen, baserrin. Bai.
- Etxen.
- Bai, bai.
- Aittak igual hilko zun txekorren bat edo, ez?
- Ez, ez, no! Hori ez dauket gogon. Baiño bai, kozinera eamaten zan espresamente bazkaria prestatzeko, ta horrela. Hoixe dauket, ba, gogon.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia