Neskame egon zeneko kontuak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gure Nagusiak - Urola Garaia: Mende bat iruditan
- Elkarrizketatzailea(k): Joxe Manuel Bereziartua
- Data: 2006(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: EZK-004/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Joxe Manuel Bereziartua
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Eta gero ordun hamasei-hamazazpi urterekin Tolosara lanera?
- Bai.
- Neskame?
- Neskame! Bi ahizpa neuzken han.
- Ya aurretik! Osea, zu ez ziñan zaharrena senidetan
- Ez, ez zaharrena han zeon, neskame zeon.
- Bai… ta beste bat´e bai ta…
- Hua ezkondu iten zan ordun, ta ni horreatio eaman nittuen beste ahizpa baten ondora.
- Eta haren ordez edo jun zinan, ezkontzen zalako hura, Caballero horren etxea.
- Horren etxea, zeatio horrik zeukaten… bi neska eukitzen zittuen: cocinera y... bestea, ni.
- Neskame o zerbitzen o...
- Bai, bai, bai. "Camarera, como se dice ahora".
- Kamarera, hori da.
- Ordun ez dakit ze esaten gendun, baiño...
- "La muchacha" esaten zan asko baita.
- Bai, bai, baita. Neskamea!
- Neskamea euskeraz eta "La muhacha" edo…
- Bai, hori da.
- "La sirvienta" edo "el servicio" edo...
- Bai, ba, eta holaxe eon ginen.
- Eta Caballero hau zein zan ba? Zer zan e…?
- Hau… enpresa zeuken! “Papelera era de él". Berea zan papelera zeakoa, "no sé qué nombre", oain ez zat segittun… berdin da, berdin da… PAPELERA ESPAÑOLA! Zan ordun. Oaiñ´e badakit nun daun hure, hospitala dauke goien harek.
- Eta ze in behar zendun? Mahaia-eta zerbitzatu, ohiak egin… eta umeak ere zaindu igual?
- Ez, umeik ez zeon han ordun ia.
- Ez zeon umeik?
- Ama hilda zeukaten, eta hango nagusie etorri zan Andondira. Faborez eskatu zion gure gurasoi neskamea ez kentzeko behintzat, zeatio umek txikik zittula hil zitzaion andrea eta nahi zon, ohittuta zeren umek gure ahizpakin, eta ahizpa hure ez kentzeko behintzat. Ezkontzen zan, baiño…
- Semeak-eta zaintzeko behintzat.
- Bai, bai.
- Kariñoa hartuko zioten zure…
- Ta gaztek zien ta… seme bat eta bi alaba zien haiek.
- Osea, umeak zaintzen zittun zure ahizpa zaharrenak eta gero zu han etxea pixkat goarnatzen edo atenditzen edo…
- Bai, bai. Ta beste ahizpa kozinera, ta... hantxe hirurok ibiltzen ginen lenengotik, baiño gero ezkondu zan ta gero bi eoten giñen, ni ta beste bat. Bai, hilda die haek bik, danak hilda dauzket, neu bakarrik!
Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!