Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Eskolan irakurketa atsegin zuen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neskame joan aurretik eskolan ibili zen. Irakasleak aipatzen ditu. Apaiz euskaldun bat ere izan zuen irakasle, orduan euskarak bultzada handia izan zuen. Irakurtzen oso ondo zekien eta bera izaten zen eskolan beti irakurtzen zuena. Pasadizo bat kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiño bittarte horretan hemen, Ezkion, ze bizimodu in zendun? Lana baserrin?
- Baserrin, bai, bai, bai
- Ta eskolan?
- Bueno, bi gizonezko neuzken etxen eta umekin… gehiena nik etxen.
- Ez, ez, baiño esaten dizut zu ume ziñela.
- A! ni umea nitzela? Ba eskola juten giñen, amak bialtzen ziun eskolara.
- Nora? hemen beheran?
- Bai
- Ze maistra o ze maisu euki zenun?
- Ba maistra bat zan hure, Juanita hure, hor nunbaitt hemengoa. Baiño gero beste bat etorri zitzaiun Zaragozakoa Asunción, Asunción eta hure buff!! Builak ateratzen zittun, baiño erakusteko ez zon balio.
- Ez zon balio?
- Ez! Ormaizteiko batek…
- "Mucho ruido y pocas nueces" esaten dana?
- Bai, bai, harek bai… Baiño hemen Ormazteiko bat euki gendun sobrestanten alaba, ez zan haundie, ni bezelaxe, baiño haren eskola dauket nik. A! Haren aurretik euki gendun apaiz bat, hauuunndi bat! Don Juan `Haundie´ esaten giñun.
- Don Juan `Haundie´?
- Bai, hure euskaldune e! Ordun, garai hartan izan zan… euskerak izan zon indar bat. Ordun, oain bezelaxe, ordun´e nere garaien! Ta nik irakurtzen oso ondo itten emen non eta etortzen zien eskola, iñor etortzen baldin bazan, beti neri irakurtzeko. Irakurtzen ipintzen...
- A ver Pakita, leittu zazu pixka bat hauek entzuteko, ta zuk taka! leittu, ez?
- A! Bai, bai, bai, bai.
- Dotriña ta holako gauzak?
- Bai, bai. Ta esango dizut, Donostira eaman giñutzen ordun, nola zan, esan dizut euskerak indar pixkat… ba, zea baten, eskursio baten, ta eman giñutzen sei neska. Ni nitzen zazpi urtekoa… hola lurren justun ikusten nitzen —bai, badakit hori— eta bestek haundigok zien, —gero maistra´re ikasi zon batek ta. Baiño, ordun, hala giñen. Eta eaman ziguten Donostira, zea, eskursio horta, eta ni tabladuri batea igo nittuen —ez nitzen ba ikusi´re itten, hain txikie zazpi urtekin!— eta gero irakurtzen ipini nituen tabladuri hortan.
- Jende aurren?
- Bai, bai, jende askon aurren. Eta nik irakurri non… Nik ez dakit ze irakurri non, baiña han bazekien batzuk, "política algo, algo de la política" izango zan. Jo ziaten txalo batzuk…!!
- Bai ala?
- Bueno!! Eta "el primer premio" atera omen non.
- A bai?
- Hori esan ziaten. Baiño guk ez gendun dirue ikusi, beajen gastau omen zan; hogei duro o ez dakit ze "del premio", baiño beajen.
- A ze estrenoa!
- Bai, bai, beajen gastau omen zan ta...
- Pakita, irabazi, baiño...
- Baiño... Bai. Eta gero argazkik. Hori bai, argazkie badet nik, hor due, alabak-eta eukiko dittue, baina argazkie atara ziaten eta hori… horixe, "ese recuerdo ya tengo" ordukoa.
- Osea que ya txikitatik, bueno, bixie ta leitzen ta…
- Hori bai. Irakurtzeko bai, danai... dana ez dakit nik zenbaitei…
- Zuk bestela irakurtzeko asti handirik ez zendun eukiko etxen ta hola o, lana in behar ardik zaindu eta…
- Gainea ez, ez, ez eskolara, eskolan… Ama zan gurea... eskolara umek bealdu zittun e, bialdu giñutzen amak, amak bai.

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia