Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Etxean fruitu-arboletarako afizioa

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Bereziartu, Pakita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-004-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserria eta lur-sailak handiak ziren, baina 2-3 behi besterik ez zituzten izaten. Etxeko gizonek (senarrak eta koinatuak) fruitu arbolak landatu eta haiekin lan egiteko afizioa zuten. Hori dela eta, batzuek "Fruteros" deitzen zieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zer zan haundie baserria?
- Bai, baiño ez zan /etzan/ ordun baserrie gaur bezela itten e. Behiek… Haundie bai baserrie, etxea, ta terrenok´e bai, baiño behiek bi-hiru "no más".
- Eta ze itten zenuten garia, ta artoa ta babak…
- Bai, bai pixkat, pixkat garai hartan.
- Baserritan ordun itten zan denetarik pixka bat, oilo batzuk, koneju batzuk, ardi batzuk, bariedadea eoten zan, ez?
- Bai, behiena gehiena. Eta gero guren ilusioa zuten gizonezkok fruta arbolak.
- Gizonezkok esan nahi dezu zure anaiak?
- Ez, koiñatok, koiñatok zon hori. Ta gizonak´e bai, esto, fruta arbolak, hortixi, hortixi… Bazan jendea hots eitten, esaten ziutena “Fruteros”.
- "Fruteros"?
- Bai, zeatio halaxe zuen Beittin ilusioa. Ta behiekin ez zuen gero ateratzen ezer.
- Behiekin?
- Zeatio dana batea etortzen zien, belarrak eta danak gero alperrik galdu.
- Klaro, ta ezin danetara iritxi.
- Daneta ezin.
- Fruta jaso ta behiek jetzi ta belarra…
- Hori da, hori da, bai, bai… baiño bolara bat euki zuten fruta…!!
- Hori zein esan dezu zure koiñadue?
- Bai, koiñadue. Bizi zien bi anai, nere senarra ta…
- Mendigurentarrak?
- Bai, bai, bai…

Egilea(k): Leire Etxeberria Mendiguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia