Maria Luisa Atxukarro Telleria
Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Maria Luisa Pasai Antxon jaio zen, baina hilabete gutxi zituela ama hil egin zitzaion eta Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoko Arane baserrira joan zen bizitzera bere amona eta izeba osabekin. Ama zuen Arane baserrian jaioa. Osaba bat apaiza zuen eta berekin bizi izan zen Aizarnan bi urtez eta Lasarte Orian beste bi urtez. Hala ere bizitokitzat Arane baserria zuen, Santa Lutzi auzoan zituen lagunak, eta auzo horretan bizi izan zituen bere ume eta gazte garaiko momentu gehienak. Hamazazpi urte zituela, neskame joan zen beasaingo etxe batera eta hoteletan ere lan egin zuen. Zumarragara ezkondu zen eta bere senarraren familiaren kale etxean bizitzen egon zen senarrak eta berak etxe propioa erosi zuten arte. Elkarrizketan bere lagun Agustina Zinkunegi ere egon zen, Maria Luisa, eskubian dagoena da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EZK-011 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?