Joxepa Aranburu Intxausti

Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) (1910-2012)

Biografia

Ezkioko Igartzabalgoene baserrian jaio zen duela mende bat pasatxo. Ama Lazkaokoa zuen eta aita, berriz, Ezkiokoa. Hamar seme-alaba izan zituzten, baina batek ez zuen aurrera egin. Denen artean Joxepa bigarrena zen, emakumeetan zaharrena. Etxean lan asko egitea tokatu zitzaion, baina hamazazpi urte inguru zituela Zubietara joan zen Aliri baserrira neskame. Han hiru urte egin zituen; senide gazteena jaio zenean, anaia abisua ekartzera etorri zen eta etxera eraman zuen, amak haren beharra zuela esanez. Gero, beste sei urte egin zituen zerbitzatzen Zumarragako Urola Hotelean, Bergarara ezkondu zen arte. Bergaran bizi izan zen 1985 ingurura arte, eta azken urteetan Urnietan bizi izan zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
EZK-007 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 18 urte zituenerako neskame
2 Neskametza utzi behar anaia jaio zelako
3 Aliri baserri ederra
4 Aliri baserriko sukaldea
5 Emakumeen lana baserrian
6 Arropa eskuz garbitzen zuteneko zertzeladak
7 Anaia jaio zelako etxera bueltatu behar
8 Anaia koskortutakoan, hotelera lanera
9 Umea Fraisorotik hartu zutenekoa
10 Eskolako oroitzapenak
11 Aisaldian Zumarragara edo jolasera
12 Haurrak jaiotzen zireneko ohiturak
13 Bataioaren inguruko ohiturak
14 Gerra hasi eta italiarren batailoia etxean apopilo
15 Mezara fin joaten ziren
16 Heriotzaren inguruko ohiturak
17 Argia eta plantxa lehen
18 Ogia lehen etxean egiten zuten
19 Gaztainak saldu janaria erosteko
20 Gazta eta taloa egiten
21 Ama Birjinaren kanta
22 Hoteleko lana eta lan-baldintzak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia