Etxebarria (Bizkaia)

Eskola gerraostean

Eskola gerraostean Eskolan "¡Viva España!" esan behar izaten zuten eskuneko besoa altxatuta. 'Cara al Sol' abesten zuten. Errezoak. Liburu bakarra gelako ume guztientzat. Neskak eta mutilak aparte ikasten zuten. Nagusienek txikiagoei irakasten zizkien batuketak egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-006-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan "¡Viva España!" esan behar izaten zuten eskuneko besoa altxatuta. 'Cara al Sol' abesten zuten. Errezoak. Liburu bakarra gelako ume guztientzat. Neskak eta mutilak aparte ikasten zuten. Nagusienek txikiagoei irakasten zizkien batuketak egiten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta eskolan eta ez zendoezan holan eh ikasten gauza asko Espainiakoak eta?
- " ¡Viva Franco!"
- Bai ezta?
- Ala aurrera.
- Ta kantau Cara al Sol?
- Kantau Cara al Sol ta horrek, ta ixildu barik ta errezau ta kantau ta ale... "bachiller nada".
- Ta geografía Espainia ta?
- Bai, maistria egon zan ta maistriak erakuste ozkun pixket.
- Teoriak eta holangoak?
- Horrek bebai, bai bai, liburu bataz eh!
- Bakarra?
- Bat danok, txandan txandan; liburu bat ala.
- Bat danontzat?
- Ez zeon gehixa ta, bat.
-Ta egoten ziñen neska eta mutil batera?
- Bueno, maixua euan ta maixuek sartze zin ta maixuek gaixoko egunin danik batera be iguel, baiña bestelan bi ezan, bi euzan.
- Aparte?
- Neskak eta mutillak, eskola bi.
- Eta neska guztiek batera, edade diferentekoak?
- Danak diferentek.
-Danak batera.
- Txiki ta haundi, bai bai bai...
- Ta hori zelan izen al lei ba?
- Edarto.
- Nausixek txikixai erakutsi itte zoutzien, irakurten ta erakutsi itte outzien.
-" Ponte al lau de aquella".
- Batuketak eta...batuketak eta nausixek txikixei erakutsi ta...
- Bai txikixei erakutsi ta, bai bai... bueno.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia