Etxebarria (Bizkaia)

Etxebarriko eskola eta maistra

Etxebarriko eskola eta maistra Gerra etorri zenean, Mari Karmen eskolara hastekoa zen, baina gerra denboran eskolak etenda egon ziren. Bederatzi urterekin hasi zen Etxebarriko eskolan. Maistra nor zen aipatzen du. Maistra ona zen: euskara ikasteko gogoa zuen, eta ikasleek gaztelania ikastekoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-006-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra etorri zenean, Mari Karmen eskolara hastekoa zen, baina gerra denboran eskolak etenda egon ziren. Bederatzi urterekin hasi zen Etxebarriko eskolan. Maistra nor zen aipatzen du. Maistra ona zen: euskara ikasteko gogoa zuen, eta ikasleek gaztelania ikastekoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen eskolara hasite ya ala? Edo hasi barik?
- Ez,ez hasi barik ondiñoik bai; bueno hasteko nintzen bai baiña, ez gerriaz ez gero beratzi urteaz eskola.
- Berandu ezta?
- Bai, beratzi urteaz hasi zan ostabe eskolie. Ez zauen aurretik han eskolaik hemen be ta ez, jun giñen gero etxea ta handik ba Etxebarrire ostabe...
- Eta eskolia non euan?
- Etxebarrin.
- Etxebarrin.
- Eta zelan akordaten zera eskolara...
- Bueno, bai.
- Zelan hasi ziñen edo?
- Bai auzoko neskik eruen nindun lehenengotan; amak esan maestriai eta maestrie kanpotarra zan maestrie, hoixe Legarreneko, Legarran...zelan da? Mari Carmenen ama zan gure maestrie. Gero hamentxe Markiñen bizi zin, bai
- Ah Mari Carmen hasi zen...
- Bai, hasi zen andrian ama.
- Ama bai.
- Hori da.
- Eta zelan maestra ona?
- Bai.
- Edo gogorra?
- Ez ez, hak ezekixen euskeraik eta guk ez gekixen erderaik ta ba hortxe... baiña berak be esate eban: "Quiero aprender".
- Guk "más".
- Klaro.
- Bai ba, bueno ba guk ikasi genduen. Erakutsizkigun harek be erderie ta aurrea... eta eskerrak erakutzizkigun aper bat, bestela ez genduan jakingo bape be.
- Klaro, osea que ez zan izen maistra gogorra?
- Ez ona; ez, maistra ona zan.
- Holan kastiguek eta ez ezta?
- Ez keba keba... ez maestra ona zanbai.
- Joe, suerte ezta ze batzuk auki dabie maistra gogorrak.
- Bueno baiña bai.
- Ez maistra ona ta ondo erakuste eban da ba bai da gero...
- Eta zelaik be, bai esan.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia