Agustin Guenaga Zelaia
Etxebarria (Bizkaia) (1931-2015)
Biografia
Etxebarrian jaio zen, elkarrizketa egin genionean bizi zen etxe berean. Etxearen azpian beti eduki izan dute jateko-denda. Gerra aurrean zabaldu zuten gurasoek, hiru-lau abarketa parerekin. Gerran miliazianoek hartu zuten denda, baina gerraostean berriro eurek hartu zuten eta errazionamendua banatzen hasi ziren. Honez gain, estraperloko produktuak ere saltzen zituzten. Kotxea erosi zuen lehenengotarikoa izan zen Agustin herrian. Beronekin baserriko produktuak erosi eta Eibarko plazan saltzen zituen. Dendan egindako lanaz, gerrako kontuez, erlijioaz eta gaztetako sasoiaz hitz egin genuen berarekin egon ginenean, besteak beste. Jesusa Urkidi andrearekin eta Maribel Guenaga arrebarekin batera egin genion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EBA-012 | 2014 | Etxebarriko ahotsak | Ainhoa Etxazarra | ||
EBA-013 | 2014 | Etxebarriko ahotsak | Ainhoa Etxazarra | ||
EBA-031 | 2014 | Ahaztuen Oroimena | Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute