Agapito Iruguenpagate Arizmendiarrieta Apitxo Urrusolo
Etxebarria (Bizkaia) (1923-2001)
Biografia
Etxebarriako "Galartza" auzoko "Urrusolo" baserrian jaio zen 1923an eta neba-arrebatan bigarrena izan zen. Bibiana Solozabal Arriagarekin ezkondu eta alaba bat izan zuten, Teresa. 300 urte baino gehiago martxan zeraman "Urrusolo" errotatik eta baserriko ganadu zein laborantzatik bizi izan ziren, labe-sua egin eta azokan generoa salduz. Errotaren kargu bere aita, aitita eta haren aita ere ezagutu izanak ofizioa eta haren gorabeherak ondo baino hobeto ezagutzeko aukera eman izan dio. Oso lexiko aberatsa da berea. Jaio zen etxe berean hil zen 2001. urtean. "Drogetenitturrin", Ermua eta Mallabiko herri aldizkarian eta 2000ko urrian argitaratutako 73. alean, artikulu batean jasotzen dira bere esanak "Antzinako erara ixotako arturuna" izenburuarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EBA-003 | 2000 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?