Egiazko apez ona dute
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2011(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: ETR-002/013
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Eta hemen meza edukitzen duzue, igandetan?
- Bo, hilabetian aldi bat edo bietan...
- A bai e?
- Domintxinen dugu eta Jaun Ertora...
- Bai.
- Domintxaiñen.
- Bai.
- Eta baditu hamahiru eliza bere peko. "Enfin" ttipiak eta handiak e. Eta ordian... ordian emaiten ditu... mezak emaiten ditu /emaitentu/ e... iandian... iand... iakoitz... iakoitz aatsetan bada bat, eta gio iandetan biga. Ordian... eta ingurikatzen ari da. Bena hemen, ba hilabetian bietan edo hola... Ondoko herrian ere beste hanbeste. Domintxiñen gehioxot, zeen eta Domintxine handiao beita, herri handia beita. Ba, doblia badu, edo gehio Etxarritik. Gehio, ba. Ordian e... badu Domintxiñe herri handia, Behaskane herri handia, zeen eta bada Behaskanen biziki etxe berri eginik, egin beitzuten e... oai diela hogoi bat urte, edo oai gehio... gehio. Eta lotizamendu bat, ordian Donapaleüko, Donapaleün ari zien langile biziki [...] zuten hori, bada popülazione bat... Behaskanen. Eta gio bada Arberatze, eta Arboti - "Arbouet" eta "Arbérats" - eta heen... han´e bada biziki etxe berri eginik...
- Bai. Bai, hori ikusi dut, bai.
- Bai, bai.
- Eta Aiziritzen da hor ere...
- Ba, hor ere ba, ba, ba. Aiziritze ez da /ezta/ gure apezain peko. Bena Arboti eta Arberatz ba.
- O Arboti ere bai?
- Ba, ba.
- Eta meza euskaraz edukitzen duzue edo frantsesez?
- Bo, bietaik egiten du. Erdiz [...] Bere... bere gustuz, eskuaraz beizik ez lio egin. Izigarriko apez goxoa dugu.
- A bai e?
- A bai, izigarrikoa! Eiazko... eiazko apeza... Maleruski ez du /eztu/ sobera osaarriik, ordian ez da /ezta/... ez du /eztu/ egiten ahal nahi ditiena, bana eiazko apez barnakoa da.
Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!