Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Markesaren lursailak Lizarrusti inguruan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETX-045-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Markesaren lursailak Lizarrusti inguruan. Maizterrak; ordainketak nola egiten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gauza bat da Ergoen hori, Lizarraga, Dorrao eta... baina gero, Lizarrustiko bidean, ez ote dago ba beste Ergoen, Ergoien edo?
- Ez, ez, ori Lizarrabengoa da, erri ttiki bat, bai. Arbizu ba(d)akizu! emen ee, sartu t’an ezkerrien, erri ttiki-ttiki bät! bedratzi-amar etxe o ola, ure da Lizarrabengoa. Beia an ee... denak, pa(g)atzen ttubie emen kontribuziyuek eta emen ee... kintotakuen taillätu ta dena... izeten da Etxarrin; Etxarri o beya, oik zebien, markes baten terrenuek zittubien oik: basuek, etxiek da soruek. Ja! gëo zeebien gerrako denboran, markesa bai, izeten tzan, da ura bizitzen tzan, emen e... zer da ba? Ataundi... urrengo erriy oi?
- Lazkao?
- Lazkan-, Lazkauben, bai, da ortik? San Martin, Lazkauen uste det-ta, urtiero iamaten zozkabien oilleixkuek, regalotaako, ta azkeneko regalue iaman zebiena? goañik bizi a, ni beño bost urte zarrogokuä, Fermin Lakunza; ta arrek esan tzeen, goan ezta... iru illaate esanik, nola fan zien, bi? azkeneko regalue iñ asto (b)atien? oilloixkuek? etxetatik, artu? ta, regaluä, bai. Ah, bestie? Pedro, ilik doo, baia or? goañik bizi a... Bai, arutza, astue? kargatuta, Lazkaure ta, geo baaezu emen, gerra astirakuen ee, lenoko amin xarrak et’esten tzebien ba: “Ai, au pena nik! komunismu eldu emen da ta! dena jendu bear duguzkieula ta! ildu berdin!”. Lau maadian saldu zoobien, bai, gerra asita zoon? da, baakizu zenbat... Fermiñek esan tzeen, ordu(b)en, beak ee esan tzeen: “Baakizu zenbat gosta-, sal giñuben?” basuen lotiek, e? –guk basue, zuek mendiyä esaten doozubie– ta eh, basue, aritzek eta faguek eta denetati, da soruek eta etxiek eta denak... amazazpi millä pezta pa, san tzien, dena, erriye, bueno, een etxiek? beste... an tzeenak, meixter o, zer esaten doozubie? meixterrak esaten doogu uk...
- Maizterrak, bai.
- Ba, an, maixter tzeen etxiek? ta soruek? eta geiña lotiek, geo... lotiek eëñ, bed(e)ratzi zien orduan, da apeza, bedratzi eman-da ori? ta apeza ta, bedratzi lote eiñ? seguru ya zazkabienak; klaro, lenguek, berandau oiek basuen? lotiek eëñ, bedratzi puzkä? ta suertiä, gero, suertia dou ta, batia au, bestia au, beste ou eo beste at, ala tokatuta beste orroi... Amazazpi mille pezta pa san tzien, je! bere izketa... amazazpi t’erdi’re ez zien izan, duro... duron aldi ba(t) asko tzan, milla bet t’erdi bät. Ba ola da... Fermiñek, je! elleatzen bazaa arrengana? galdubide o bere etxea? e? zuk kusko dezu aber esan doun; bizi a ua... Fermin Lakunza. Arrek daka alaba (b)at emen ezkonduik, ta eën zakiyon gizona, azidentes il, igaltserue o kisugille, ta eldu zala etxëa, Iruñeti? emen, Ugerteti autzero, Irañeta o... or, inguru ortan il tzan, azidentes, bei. Ta, il tzan urä? ta, goai aittä, emen ëooten da, be alaba oi, Etxarrin; ori, Fermin Lakuntza, bai jauna! Arrenea elleatzen bazaa, arrek kontatuko duuzu istoriä, danak! (...) arri aittuta, e? bera. Ta, faten baza?...
- Eta hori non bizi da?
- Emen, e... Zumarreta o, Andre Maaye, ba(d)akëzu, kruzeti gorbera arttie; an, ezkerrea sartu? ermitten pare-parien, bideberriya juaten da Lizerraga aldea bäia, ezker! an. Ta, an pasau? ta, an, beste aldeti? Lakuntz-, ori bera, galde eëñ. Lakuntza, Fermin Lakuntza, iruritzen badizu, e? jakitteko obe.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia