Homosexualitatea gai tabua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETX-043-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Josebak eta Anaitzek ez dute uste homosexualitateaz naturaltasunez hitz egiten denik; ez, behintzat, haien inguruan.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Errazkin
- Data: 2014(e)ko azaroaren 05a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ETX-043/054
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » LGTBIQ+
Transkripzioa
- Joseba: Nik gauz bet bestie, osea, e ez nukena utzi nahi aipatu be: sexualitatian inguruen, homosexualidadian inguruen, nik ez det ezer aitzen. Osea, hori bai ez detela ezer aitzen. Ez det ezer aitzen, ta hitz ein´e oso gutxi eitten [deu] gai horren inguruan. Eta hori, joder, hori bai dala realidade bat badona, badakiguna badola, baiñe ez dana iñun ateetzen. Eta ateetzen danetan, egie dala ateetzen dala, ba, broma txarrak eitteko. Nik hori… ostras, nik hori nahiko estalia ez, oso-oso estalita daola ikusten det nik e, Etxarrin behintzet.
- Anaitz: Nik´e... bei, beste inguru batzuten igual badakate aukera gehio...
- J.: Hitz eiteko.
- A.: ... bei, hitz eiteko ta bizitzeko, eta… eta naturaltasun guztiakin. Beiñe, bei, Etxarrin…
- J.: Bueno, ta igual... galdera da: zuek hitz eiten zuenin zer da, emakumin arteko zerbait? Emakumin arten hitz eiten dezue horri burus?
- A.: Eee...
- J.: Mutillekin-ta bai?
- A.: Osea e... hitz ein baiño... bizi.
- J.: Bizi, bueno… Mutillen artien ez da... osea, puf. Eo… Ez dakit, homosexuala izan zaittezken, gay-e izan zaittezken, edo ez, o dana dala, hola hitz eite natural, lasai. Puf… "Hori homosexuala da", fin esanta, ba, hori bei ingo dala, baine... asko ez [dakit eiten duten], baiñe eiten ahal da. Baiñe ya…
- Baiño seiñalatuta.
- J.: Hori da. Baiñe hitz egin… "Jo, ba, nahi det..." [...] e... –ya beste maila baten
e– "Nei´de gustatzen [dakit]... puf, ez dakit ze mutil”. Bo, hori ez dezu aitzen. Ez da aitzen, ez. Besteik´pe, e!
- Bai, bai.
Egilea(k): Olatz Naberan Gartzia (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!