Ama Birjinaren aparizioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETX-009-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Etxarri-Aranazko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Labrit Multimedia
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:21
- Erref: ETX-009/050
- Kodifikatzailea: Labrit Multimedia
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Eta Ama Birjiñaan apariziyue? Ta Ama Birjiñe ikusi zela?
- A, hemen bei. Hor, Felixi fan za? Igoa? Harrengana?
- Bei.
- Hor, horren aurrekaldeko baatze hoi /baatzioi/, soro hoi /soruoi/, exkinka eitten den hoi? Hor sortu zan, lehendabizikue. Bartoloona zan. Karrike estuben bizitzen zien. [Iturriotz...] guai etxe hure /etxiure/. Amerjiñe ikus zeela. Hil zan, Alsasue ezkondu zan. Felisa zazkiyon. Ni beiño urteen bat zaharroo. Han sortu, han ikusten zela, Amerjiñe ikus zeela ta Amerjiñek esan zoola hau, ta Amerjiñek esan zola [...]. Gio bestie, bizitzen da, guai etxe berri bet, denda nola do, haurran katxarruek saltzen ttubie? Han bizitzen da bestie. Harrek’e bei, hure harrekin, biyek, biyek zien. Amerjiñe ikusten zebiela, eta Amerjiñek esan zobiela astuei jana emateko estarbiyen. Ta Bartoloon etxia astuekin. Oii! Ta guk arto txuitzen, ta gui ez zugubien uzten. Gu aittunek esaten: “Ze uste dezubiela Amerjiñe atiatzen dala? Amerjiñe han zion bei eta Jangoikue de geldi! “Pasa de tiempos!””. Ta haik ez zebien siñistetzen. Ta arrazoye zakabien! Eta gio askok ikusten zebien! Gero asko, batek ikusi… Faten giñen, Bakeikueño dee! Hor, Opoon daka alderdi hortan, hor atiatzen zala poste batien ta. Bazkal ondorien bero guzikin, ta guk ikusten ez beye! Ez yootietis, sorua ez fatietis iguel da. “Ez zarie fan?” Ta “sorua ez fatietis faten zarie ta!”. Bei hori da. Hori de bei e, beye gio, hara, total eze ez ez zan izendu. [...] Gio, hemen atia zan. Aldarie ein zebien e!
- Bei?
- Bei, aldare eder bat ein zebien, guai “pescatera” don hontan? Hor larreiñek izeten zien, auntziyek eitten zien. Ta hor ein zebien, aldare bat, eta horrutze denak, jende asko etortzen zan. Demontrien aldare ederra ein zebien. Gio, horti, aldarie ein zebienien, Jangoikue hure, Jangoikue hure, ta apez hok hasi zien “con”... Elizen pum! Botatzen zien elizen. Ta han neskato hok /neskatuok/, oyus hasi zien eta “que no, era un cuento, que Dios no sale así, ni la Virgen ni nada” eta aldiaatu zien. Orduben sendatu zien denak. Orduben biyertien geizki, orduben bota eitten zien geizki ta, saarmiñe beño goorro eitten ziela esaten zebien. “Que era un cuento” ta aborrittu zen.
- Gios apezak eman zizubien kontu hura?
- Bei, bei, bei, bei. Hoik, esaten duuzuten apez hok, Don Juan eta Don José María hoik. Eta gero etor zienak gaztiookuek, Don Pedro yondu zan beste bat /bestiat/ gazteena, meza emanda “Don Pedro y Don José María”. Bei biyek yondu zien. Bakien eman zebien meza eta Etxarrie tokatu zakiyobien. Ta haik esaten zebien: “¡Si eso es un cuento! ¡Si no sale Dios ya! ¡Cada uno está en su sitio!”. Ta jendie aburrittu zan sobre´re eta.
Egilea(k): Joxemi






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!