Paketeak garraiatzeko...
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ETL-021-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bortzirietako ahozko ondarea
- Data: 2000(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:10:49
- Erref: ETL-021/017
- Gaia(k):
Transkripzioa
Eta beti oroitzen naiz, oraindik soldadu ez nintzen joana, eta almendra... hasi nintzen almendra garraio. Eta lehenbiziko hastea izan nuen Igantziko Bentatik eraman behar izaten genuen Sarakoan beheitixko sartu behar izaten genuen. Jo! Eta hogeita hamabost kiloren izena izaten zuten, zakutan etortzen zen, eta hogeita hamabost kiloren izena izaten zuten, baina nagusi kontuko horiek beti kilo gutxiago erran, baina pisatzen zuten!
Eta, egun batean egin zuen, -ez nuen biaje aunitz-aunitz egin, e!- handik jendea aspertu zen, baina hogei lagunen grupotaraino eta kontatuketu ditut, hogei lagunetaraino eta… almendra garraio, biajea... biaje bakoitzean, eta zazpi ordu! Eta, egun batean egin zigun elurra, eta ezin segitu, elur arrastotik helduko baikinen, eta herri hurbiletik pasatzen ginen, eta zen gure borda bat, belarra egiten genuen eta belarraz betea, eta gogoratu zitzaigun borda hartan gorde behar genituela, biaje hura; gero elurra kentzen zuenean eramanen genituela, eta borda hartan belarrean gorde genituen. Eta, guk ere iruditzen karga gehiago bazutela eta: “Alua, pisatu behar ditugu ba!”. Eta bagoaz eta pisatzen ditugu eta berrogeita bina kilo pisatzen zuten. Eta hala egin genituen… bo! Biaje mordoxka bat, baina gero laburtu zuten, erdi biajea pagatu zuten. Ja herrira... herritik goiti, eta horrela izaten zen, herriraino ekartzen zituzten nik ez dakit kamioietan edo... gero guk bazterrean hartzen genituen baina norbait ere dedikatzen zen baztertzeko, eta gero biaje erdia egin eta horrela, eta gero hura arinagoa izaten zen.
Eta irabazi! Erran behar dizuet zenbat irabazten genuen: zazpi ordu kargaren azpian eta hamabost duro, hirurogeita... hamabost pezeta, hamabost duro. Ez dut penarik... lana eginen nuke baina bet... harena beti badut, kontrabandoan... nahiago nuke ezagutu ez baldin banu. Harekin gorputzari zer paliza eman nion nik! Ni ailegatuketu naiz hemen baserri batean lanean ariki, eta egunez egiten nuen hargin lana eta gauez kontrabandora. Eta izaten zen hi... hiru-lau ordu gauez lana, edo he! he-he-he! Horrela, lau bat ordu edo bortz ere bai aldika, eta segun. Eta, astean bortz egun segidan egin genituen, eta leher eginak, eta siesta egiten genuen eta nagusiari, siesta egiten ez banintzen ernatua eta, nagusia… eta biek eta iratzean egiten genuen heian lo, eta iratzean zangoa paratzen nuen nagusiari joka eta hura mugitzen zelarik, orduan ernatzen nintzen, bertzela ez nintzen ernatuko. Eta etxe hartakoak baziren, etxe batean behinik behin, buru kontukoak, eta lehenago deitzen zidaten langile, peoi, eta han lanean ari nintzelarik ez zidaten deitzen; normala da, eske gero egunez ez bainuen lana igual eginen! Eta haiek ere ez tontoak, baina baitziren bertzeak ere aritzen zirenak. Eta bertze lagun batek erran zidan:
- Aizak, zer, ez duk etorri nahi?
Eta:
- Ba, igual, baina jobar!
Zen front... muga aldetik hurbilean baserri hura, eta handik etxera etorri eta berriz ere joan... Eta egiten genuen gaua lehenetik lana, eta: “E! Nik eramanen diat bokadillo bat!”- eta... -“Hator lanera!”. Eta, nagusia bidean utzi, eta hark bokadilloarekin eta harekin batean rak! pakete eske. Eta orduan ekartzen genituen ja paketeak, handik, Frantziatik honat, puntilla eta horrela erraten zuten izaten zela. Eta bueno, puntillak, rodamentuak, eta... edozein gauza izaten zen horietatik, karga kasi...
Ink.: Kaseina ere pasatzen zenuten?
Mmm... ez dut uste nik behin ere ekarri dudan; nik ez, ez, ez, nik ez, sakarina nik ez dut behin ere ekarri. Gero... kobrea ere bai, bueno, kobrearekin istorio politak ere badira. Hemen erosten ziren... orduan baziren guarda zibiletan-eta eurek kontrabandoan ibiltzen zirenak, e! Bai, bai. Eta batena behinik behin klaroa dut, izena ez dut erraten ahal, baina... ejerzitoko bat bazen, eta neroni soldadu egon bainaiz, eta, haren istorio dena badakit. Ekartzen genituen eta egiten genituen bi biaje, eta guk kanpamentuak genituen herritik goraxeago, eta, kanpamen... bi biaje egin horrat eta etxerat, eta gelditzen ziren kanpamentuan gordeak, baina kanpamentutik bat nire giltzen azpian egoten baitzen, eta ez zituen inork sartzen ahal, eta biharamun goizean etortzen zen ofizial horietatik bat ejerzitoko kamioiarekin eta kobre rollo denak eramaten zituen. Eramaten zituen, (bai, bai, bai), eta, bueno, horrela bizkorkitan.
Eta gero nire anaia ere soldadu hemen egitea tokatu zen, eta harekin ere suertatu zen. Eta, horrela, kontrabandoa horrela zen, baina ez zen horrela gauza delikatua... ez zen, beti guarda zibilei eskapo egin bai, baina baziren bai orduan ere... eritu eta egiten zituzten, zenbait guarda zibil ez baitziren saltzen ere! Eta haiek letxean egoten ziren, eta aldi batean oroitzen naiz, ni ez nintzen han, baina hurrengo egunean, eritu zuten harekin batean zegoen laguna nirekin suertatu zen pareja, eta egun hartan ere guri eltzeak, eltzeak erraten diogu, karabineroak atera zitzaizkigun, baina ez zitzaizkigun gure pa... nire parejari atera; nire anaia bazihoan eta, orduan ere zen… ugalde bat zen, eta errekak handiak, eta pasatu behar genuen zubi batean nahitaez. Eta egin behar genuen hura izkinaz izkina etorri eta gero zubi hura pasatu eta berriz hura izkina-izkina goiti joan eta, eta guardia zibilak esperoan. Lagun bat pasatu zen pakete batekin, eta hari ez zioten kasurik egin; baina bazekiten dena, truko dena, hurrengoa birekin etortzen zela. Bat batekin joan eta aisexko kontrabandistarik hoberexkoena joaten zen bakarrarekin; eta, hura pasatu eta ondotik nire anaia bat suertatu zen, eta bertze anaia, berriz, nirekin. Uraz bertze aldean nire anaiari ra! txaketatik hartu zioten eta: “¡Echa el paquete, maricón!”, eta bertzeak diu! eskapatu, paketea bota, eta bere lagunak ere bai, eta artoak handituak ziren, Bestaberri ingurua zen zerbait ere, artoak handituak ziren. Eta, bat eskapatu zen arto tartean barrena gordeka eta, batek segitzen hari eta bertzeak klaro, paketea zaindu behar zuen; eta nire anaia, berriz, eskapatu zen goiti, eta sartu zen ustekabean errekara, eta honainoko ura, eta zahar… bazterrak artoa eta urean sartua geldi-geldirik han egon. Eta: “¡Ven, ven, que el de aquí se ha escapau para arriba!”, egiten zioten, eta, bertzeak txaketa kendu... galduki. Txaketa hura... baitziren hemen paisanoak ere karabineroekin eta hagitz lagunak zirenak, eta nire anaiak, karrikakoak lagunak, eta karabineroak txaketa hura ez zuten erranen noski norena zen, e... baina ezin fidatu. Eta, txaketa hura efetibamente, karabineroak ekarri eta: “¡E! ¿Ya conocéis este jertsei?”, orain ez dakit zer erran zuten.
Eta, gero nire lagunak edo... nire anaiaren lagunak, karrikara ha! bizpahiru egun agertu gabe egin zituen eta, bi arreba bainituen, orain bat dut, baina... orduan bi arreba, eta bi arreben artean, hiru egunez jertse bat igual-iguala egin, eta jertse marroi bat zen, eta jertse igual-iguala egin eta, jertseak egin eta bere lagunak:
- Mekaguen tal! Hi zer? Nik hire txaketa ikusi diat guardia zibiletan! Hiri kontrabandoan kendu diate txaketa!
Eta:
- Ni! -hori ukatu behar zuen, horixe! -eta...- eta nik hona txaketa hemen.
Eta:
- Mikaguen diez! Pues, igual-igual zuan! Igual-iguala! –eta- eta jotzen nik hi izanen hintzela!
Eta:
- Ez, pues ez ninduan ni!
Pasatu zen, bai. Eta gu urak bertze aldean, eta zen bezperan eritu zuten haren lagunarekin ni, eta, erraten nion, hark da(n)! Paketea bota zuen, tiroak... klaro, urez bertze aldean bertan tiroka, eta, paketea bota, eta: “Ez duk guretzat, ez duk guretzat!”, eta uraren soinuarekin ez zuten adituko, ez zuten aditzen, fuu! fuu! fu-fu!, riada handia zen. Eta, bertzeak tiroa zela eta, meka! Harek bota, jo! Nik ere bota hondarrean! Eta, baina gu baino gibelagotik heldu zen bertze bat, bakarka heldu zena bazen, orain Ameriketan bizi da, eta, hark botata bazuen goraxeago eta: “A! Hemen ez da inor ere ondotik heldu! Nik hau hartu eta eraman behar dut, nik salbatu behar dut!”. Paketea galduz geroztik jornalik ez baitzenuen izaten! Eta, nik eraman nuen eta nire paketearekin gibelerat, eta han nagusiak harrapatu genituen, gibelean, poliki gibelerago joanda, hemen baserri bat hurbilean eta:
- He! Paketeak galdu ditiagu! –erran nion-. Paketeak galdu ditiagu!
Eta, eta:
- Non duk?! Joxe Ramon. Non duk Joxe Ramon?
Eta:
- Bai, nik ez dakit hura lasterka.
- Mikauen! Bo(n)! Hura joan duk eta nik, koño, begira ezak, nik nirea galdu diat, baina bertze batena ekarri diat! Nik paketea hemen diat!
Eta paketea gorde genuen han hurbil hartan, eta, hala! bakoitza guhauren etxerat. Baina gero dirua eman behar zuten denboran, pues, ez ziren gaizki portatu, nire anaiak txaketa galdu baitzuen, eta nire anaiari eman zioten jornalaren erdia, eta niri egin zidaten erdia kendu. Erra… gero erran nion nagusiari:
- Nik ez nuen merezi galtzea! Hori zuen sakelatik eman behar zeniguten!
Eta:
- Ez, horrela konpondu diagu.
Eta:
- Bueno, bueno, bale, bale!
(…)
Ink.: Gainera hemengo gehienek…
Bai, bai, kontrabandoan hemen mundu guztia ibiltzen zen. Eta buf! honako Zugarramurdi aldi horretan ez dut erraten, han ikusitakoak... han astoarekin eta guztiarekin aritzen ziren han.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!